Temporary exhibitions

Oct 30
Jan 24
Erakusketaren kartela
Aretoa jenderik gabe
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Mari Cruz Gonzalo, Ekaitz Aranberri eta Rosa Errazkin
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Juan Martin Elexpuru, Xabier Aizpuru, Juan Antonio Iturbe eta Iñaki Esparza
Prentsaurrekoa
Kartel horizontala

Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian

Erakusketa

ERAKUSKETA LUZATU DUGU, 2021EKO URTARRILAREN 24 ARTE.

Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu.

Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu.

Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.

SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA

Tierras Altas eskualdea, edo “La Sierra”, bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.

INSKRIPZIOEN TAILERRA

Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan,  Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten.

Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.

ESTELETAKO JENDEA

Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.

HISTORIA DUEN ERAKUSKETA

Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.

HITZALDIAK ETA BISITA EDUARDO ALFAROREKIN

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Partehartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, piezak ikusi:

  • Azaroak 21, larunbata, 11:00 H. *BETETA
  • Azaroak 27, ostirala, 18:00 H.   *BETETA
  • Abenduak 12, larunbata, 11:00 H.  *BETETA
  • Abenduak 18, ostirala, 18:00 H.  *BETETA

 

Nov 8
Oct 12
Naturako 90 elementu kimikoak eta hauek duten desagertzeko arriskua
Elementu kimikoen kuboak

TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak

Erakusketa

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak honela aldarrikatuta 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (#IYPT2019) izan ere, aurten 150 urte betetzen ditu Dimitri Ivanovich Mendeleiev errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Taularen azken bertsio honetan, elementuak bakoitzaren atomoen ezaugarrien arabera antolatzen dira.

Erakusteketa honetan ezagutarazi nahi dugu zenbaterainoko garrantzia izan duen Taula Periodikoaren asmakuntzak, baina, aldi berean, Elhuyar anaien aldeko omenaldia ere bada; izan ere, 1783. urtean Elhuyar anaiek wolframa isolatzea lortu zuten hemen, Bergaran, 1778. urtean, Bergarako "Seminario Patrióctico Bascongado" erakundean sortutako Laborategi Kimikoan.
 

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera

Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.

2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak

Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula

Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Jun 1
Sep 17
Biribilak mendietan erakusketaren eskuorria azala

Biribilak mendietan

Erakusketa

2019ko maiatzaren 31an, inauguratu zen 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, saroiak' Laboratorium Museoan.

Erakusketa hau '750 urte eta aurrera, Bergarako hiribilduaren aurretik' programaren barruan kokatu zen. Egilea Euskal Herriko Museoa izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzarekin, eta honen helburua izan zen kortek Euskal Herriko nekazaritzan izan duten garrantzia ezagutzera ematea. Jarduera hau Erdi Arotik datorren praktika horren gaineko ikerketa baten emaitza izan zen, hain zuzen ere, Euskal Herriko mendietan biribil formakoak diren eta tamaina handiko harri baten inguruan trazatu diren lursail berezi horiek aztertu zituena.

Bergarako kasuan, udalerriko XVIII. mendeko dokumentu garrantzitsuak gehitu zitzaizkien erakusketari. Agiri horietan azaltzen da saroeien jatorria, egitura, neurketa moduak eta mugarriak; bai eta horien tipologia, erabilera anitzak, kokapena eta historian izan duten garapena, besteak beste. Muestrak jasota ditu XVII eta XVIII. mendeetako krokis originalak, biribilei buruzko antzinako testu eta dokumentuak, kortarri edo haustarri deritzoten garaiko mugarriak eta abar. Hori guztiaz gain, airetiko argazki, kartografia, ikus-entzunezko eta panel askok hornitzen dute esposizioa.

Jan 25
May 5
Energiaren erakusketaren eskuorriaren barnealdea
Energiaren erakusketaren eskuorriaren kanpoaldea
Oct 19
Jan 9