Argia piztu: Zientziaren sorrera Euskal Herrian

Jardueraren deskribapena: Bergara Euskal Herriko zientziaren sorlekua izan da, bertan sortu zelako zientzia eta kalitatezko hezkuntza uztartu zituen lehen erakundea: Bergarako Errege Seminarioa. Proustek Bergaran antolatu zuen laborategian, Elhuyar anaiek 1783. urtean elementu kimiko berri bat aurkitu zuten: wolframa. Erakunde honek utzitako bilduma aberatsekin egin da Laboratorium museoa.
Museoaren erakusketa iraunkorrak kontatzen du, alde batetik, berrikuntza gizakion berezko gaitasuna dela eta, bestetik, “zientzia” deitzen dugun tresnari esker, berrikuntza-ahalmena biderkatu eta aro berri batean sartu ginela XVIII. mendetik aurrera. Zientziaren garapenari lotuta gizartea nola aldatu den erakusten du. Zientziaren eta gizarte-garapenaren arteko loturez dihardu. 
Erakusketa iraunkorra ezagutu eta Bergarako kaleetatik barrena ibiliko gara, museoan ikusitakoa garai  hartako (XVIII-XIX. mendeak) testuinguru sozioekonomikoan kokatzeko.
Jarduera didaktiko honen bidez, ikasleek “Kultura Zientifikoa” landu hal izango dute.

Nori zuzendua: Batxilergoa 1

Noiz: Urria

Iraupena: 3 ordu

Ikasle kopurua: gehienez 50

Prezioa: Doan

Biodibertsitatea: Biziaren etorkizuna

Jardueraren deskribapena: Biodibertsitatea gara. Bakterio, onddo, intsektu, arrain hegazti eta abarrekin batera. Haiek guztiak bezain bizirik gaude, erlazio-sistema konplexu batean kateatuta. Lurreko biziaren norakoa gurea ere bada. Azken hamarkadetan zientzialariek bildu dituzten ebidentziei esker esan dezakegu biodibertsitatea, bizia, krisian dagoela. Planeta bizia galtzen ari da bizkor-bizkor. Horren jakitun al gara? Zer etorkizun itxaron dezakegu? Jarduera didaktiko honen helburua da biodibertsitatearen garrantzia ezagutzeko eta berau kontserbatzeko erreminta orokorrak eskaintzea alde batetik, eta bertako espezie nagusien ezagutza sustatzea bestetik. Bi atal ditu, erakusketa eta laborategiko lana: - “Biodibertsitatea: biziaren etorkizuna” erakusketako infografiek, objektuek, eta kontserbazio biologiaren arloko aditu batek prestatutako testuek ezagutza eskainiko dizkigute. Erakusketara bisita gidatua egin eta lan koaderno batean ariketa batzuk egingo ditu ikasleak. - Laborategian, “Euskal Autonomia Erkidegoko mikrougaztunen identifikazioa egagropila bidez” tailerraren bidez animalia talde honen Euskal Autonomia Erkidegoko mapa berritzeko erreminta ezagutu eta praktikan jarriko da. Jarduera museoko gidarien laguntzarekin garatzen da uneoro eta hiru orduko egonaldia eskatzen du Laboratorium museoan.

Nori zuzendua: DBH3, DBH4 eta Batxilergoa 

Noiz: 2019ko martxoak 15 - Ekainak 30

Iraupena: 3 ordu

Ikasle kopurua: gehienez 30

Prezioa: 100€