Biodibertsitatea: Biziaren etorkizuna

Jardueraren deskribapena: Biodibertsitatea gara. Bakterio, onddo, intsektu, arrain hegazti eta abarrekin batera. Haiek guztiak bezain bizirik gaude, erlazio-sistema konplexu batean kateatuta. Lurreko biziaren norakoa gurea ere bada. Azken hamarkadetan zientzialariek bildu dituzten ebidentziei esker esan dezakegu biodibertsitatea, bizia, krisian dagoela. Planeta bizia galtzen ari da bizkor-bizkor. Horren jakitun al gara? Zer etorkizun itxaron dezakegu? Jarduera didaktiko honen helburua da biodibertsitatearen garrantzia ezagutzeko eta berau kontserbatzeko erreminta orokorrak eskaintzea alde batetik, eta bertako espezie nagusien ezagutza sustatzea bestetik. Bi atal ditu, erakusketa eta laborategiko jarduera: - “Biodibertsitatea: biziaren etorkizuna” erakusketara bisita gidatua egin eta lan koaderno batean ariketa batzuk egingo ditu ikasleak. - Laborategian, “Bisoi europarra. Gure ugaztunen artean, egoera larrienean dagoena” tailerraren bidez, gure faunako espezie enblematikoena ezagutuko dute ikasleek. Jarduera museoko gidarien laguntzarekin garatzen da uneoro eta hiru orduko egonaldia eskatzen du Laboratorium museoan.

Nori zuzendua: LH5 eta LH6

Noiz: 2019ko martxoak 15 - Ekainak 30

Iraupena: 3 ordu

Ikasle kopurua: gehienez 30

Prezioa: 100€