Laboratorium Museoak udazkeneko jarduera programan Zetazoak eta itsas hegaztiak ikusteko irteera antolatu du. 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta Bermeoko portutik irtenda Kantauri itsasoan barrena 8 bat orduko ibilbidea egingo dute, bi adituk lagunduta.

Irteeraren helburua da zetazeoak eta, aldi berean, itsas hegaztiak ikustea. Eskarmentu handiko enpresa baten bitartez, aukera izango da izurde mota desberdinak, katxaloteak, kalderoiak, rorcual borealak eta, agian, bale urdinak ere ikusteko.

Gainera, irteeraren data oso aproposa da albatrosaren gisako itsas hegazti bereziagoak ere ikusteko, hain justu migrazio lerroa Kantauritik pasatzen delako eta sasoi horretan hegazti asko mugituko direlako. Hala, adituek azaldutakoaren arabera, erabat ikusgarria izan ohi da.

Irteeran parte hartzeko 70 euro ordaindu behar dira. Horren barne daude Bergaratik Santurtzira joan-etorria egiteko autobusa eta 8 orduko itsasontzi ibilaldia. Jana eta edana norberak eraman beharko du. Itsasontzian zetazoak identifikatzeko gidak banatuko dira elebitan eta azalpenak emateko bi aditu izango dira; bata euskaraz arituko da eta bestea gaztelaniaz.

Irteeraren bezperan, azaroaren 3an 19:00etan, hitzaldia izango da Laboratorium Museoan, zer ikusi ahal izango den, zer eraman beharko den eta gaiari buruzko aurretiazko azalpenak emateko. Hitzaldi hori gaztelaniaz emango dute. Hitzaldiaren zein irteeraren ordutegiak laster emango dira jakitera.