Non eman izena

LABORATORIUMEN
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-13:00

INTERNETEZ: Beherago dauzkazun formularioen bidez.

EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO

OHARRA: Aurten, osasun egoera dela eta, udako programan aldaketak egin behar izan dira, eta ondorioz, ikastaro eta jarduera berriak antolatu dira aurrekoen ordez.

Loreen marrazkia

Ilustrazio botanikoa

Uztailaren 3an, ostirala- 3 ordu
Errekaldeko lorategian

PARTE-HARTZAILEAK: 6-12 urte

Ordua: 10:00-13:00

Errekalde lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Noizbait konturatu zara nolako biodibertsitate aberastasuna dagoen? Ezagutuko zenituzke zuhaitz espezie desberdinak? Tailer honetan, marrazketaren bitartez, neska-mutikoak aberastasun honetaz ohartarazi nahi ditugu. Sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak. Eta horrela, ikasitakoa senideekin eta lagunekin elkarbanatzeko aukera bikaina izango dute!

KUOTA: Dohainik.

Oharra: PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA. Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da!

Izen-emateko epea bukatu da.

Harria eskuan

Bergarako Geologia eta Ondarea ezagutu familian

Uztailaren 11 (larunbata): 17:00-19:00  Euskaraz
Uztailaren 12 (igandea): 11:00-13:00    Gaztalaniaz

Museoan hasita

Bergarako arroka-motak ezagutuko ditugu, lehenengo azalpen teorikoen bitartez, eta ondoren gure herriko kaleetan barrena ondare arkitektonikoan haiek antzematen; gure ondare geologikoa eta monumentala ezagutzeko asmoz.

KUOTA: doan

IZEN-EMATE EPEA BUKATU DA

 

Ostoak eta lore-begi berdeak

Lorategien taupada berdeak

Uztailaren 17, ostirala, 18:00-19:00 euskaraz
Uztailaren 18. larunbata, 11:00-12:00, gaztelaniaz

Museoan hasita

Bergarako lorategiak ezagutzeko beste modu bat. Lorategiak bisitatuko dira, bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko, bertakoak eta exotikoak. Biologo batez lagunduta egingo da jarduera. Familientzat aproposa 10 urtetik gorako haurrekin.

KUOTA: doan

OHARRA: Izen-emateko epea amaituta.