Noiztik noiz arte: 
Thu, 2022/11/03 to Tue, 2023/01/31

ZTB jardunaldien barruan kokatuta, azaroaren 3an zabaldu da 'Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?' erakusketa, eta 2023. urteko urtarrilaren 31era arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da. Bergarako alkate Gorka Artolak eta Laboratoriumeko arduradun Rosa Errazkinek inaugurazioan egindako hitzartzeetan erakusketa egiteko ekarpena egin duten eragileen elkarlana nabarmendu eta hori eskertu zuten. Jasangarritasuna da aurtengo ZTB jardunaldietan lantzen ari den gai nagusiena.

Erakusketan parte hartu duten Susana Perezek, Industrias Mujikako Pedro Mujikak eta Jolaseko Iñigo Isastik eta kafeaECOko Adriana Uribesalgok ildo honetan egiten ari diren lanaren berri eman zuten, erakusketaren ibilbidea egitearekin batera.

Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia... Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioar birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.

Birziklatutako eta berrerabilitako etxeko hondakinetan zehar egindako sarrera-bidaia gisa planteatu da erakusketa hau, erakutsi nahi baitu posible dela ingurune naturala errespetatzen duen ekoizpeneta kontsumo-eredu alternat¡bo batera aldatzea.

Berreskuratzeaz, berritzeaz eta konpontzeaz hitz egiten du erakusketak, ideia bakoitza areto batean landuta.

BERRESKURATU - BIRDISEINATU - BERRITU - KONPONDU - BERRERABILI - MURRIZTU - BIRZIKLATU

1. ARETOA

Aretoan proposatutako ibilbidean, Industria iraultzaz geroztik gizakiok oro har erabili ditugun hiru ekoizpen-sistemak ikusiko ditugu: ekoizpen linealeko sistema, birziklapena eta ekonomia zirkularra.

Aurkezpen horretan, sistema horien arteko desberdintasunak ulertzeko o¡narrizko gakoak aurkituko ditugu, hain zuzen ere manipulazio-jokoen bidez, eskema grafikoen bidez eta Ellen MacArthur Fundazioak utzitako ikus-entzunezko baten bidez.

2. ARETOA

Bigarren aretoan, prozesu eta estrategia desberdinak erabiliz birziklatu eta berrerabil daitezkeen 6 hondakin-mota aurkezten dira. Hemen, ikasiko dugu pneumatiko zahar batek, jaka hautsi batek edo egunero janaria prestatu ondoren geratzen zaigun olio erabiliak beste bizi-ziklo bat izan dezaketela, beste produktu batzuk fabrikatzeko lehengai gisa. Hondakinen ahalmena izugarria da!

3. ARETOA

Erakusketako azken aretoan, Euskadin izandako kasu arrakastatsu batzuk ezagutuko ditugu. Enpresa-ekimenei buruz ari gara. Batzuk oso gazteak eta berriak dira, eta beste batzuek, berriz, mende eta erditik gorako historia dute, eta gai izan dira birziklapenean eta ekonomian bide emankorra aurkitzeko, garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna bateragarri egiten dituzten etorkizuneko proposamenak garatu ahal izateko.

Hondakin jasangarriak irudia
Aurkezpena
botilak
Hondakin jasangarriak
errobera
Aurkezpena 2
Hondakin jasangarriak
Erakusketako bigarren aretoa
Hondakibak botilatxoetan: pilak
Panela
Kartela
Azalpenak ematen
Azalpenak ematen
Azalpenak ematen
3. gela
Gonbidatuak inaugurazioan
Mertxandisina