Laida San Sebastian, Sara Fermin, Izaskun Larrañaga eta Annie Narvaez

“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan

Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.

Bergaran ARTEA eta ZIENTZIA uztartuz X edizioa (2025)

Noiz: 
2025.ko Apirilaren 26.ean, Larunbata;-etan -tik 2025.ko Apirilaren 27.ean, Igandea;-etan koren.ean;-etan -ra
Nori zuzendua: 
Helduak

Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren X. edizioa eskainiko du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, ITSAS FAUNA aztertuko eta marraztuko  ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

 

EMAKUME INGENIERIAK

Eguna eta ordua: 
2025.ko Otsailaren 11.ean, Asteartea; 10:00-etan koren.ean;-etan

“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan

 

Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.

 

Taula periodikoa 2025: unibertsoa osatzen duten elementuak

Noiztik noiz arte: 
2024.ko Urriaren 21.ean -tik 2025.ko Martxoaren 23.ean koren.ean -ra

2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.

Orriak