Aldi baterako erakusketak

Mar 28
Eka 16

Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?

Erakusketa

Martxoaren  28an zabalduko da 'Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?' erakusketa, eta ekainaren 16ra arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da. 

Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia... Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioar birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.

Birziklatutako eta berrerabilitako etxeko hondakinetan zehar egindako sarrera-bidaia gisa planteatu da erakusketa hau, erakutsi nahi baitu posible dela ingurune naturala errespetatzen duen ekoizpeneta kontsumo-eredu alternat¡bo batera aldatzea.

Berreskuratzeaz, berritzeaz eta konpontzeaz hitz egiten du erakusketak, ideia bakoitza areto batean landuta.

BERRESKURATU - BIRDISEINATU - BERRITU - KONPONDU - BERRERABILI - MURRIZTU - BIRZIKLATU

1. ARETOA

Aretoan proposatutako ibilbidean, Industria iraultzaz geroztik gizakiok oro har erabili ditugun hiru ekoizpen-sistemak ikusiko ditugu: ekoizpen linealeko sistema, birziklapena eta ekonomia zirkularra.

Aurkezpen horretan, sistema horien arteko desberdintasunak ulertzeko o¡narrizko gakoak aurkituko ditugu, hain zuzen ere manipulazio-jokoen bidez, eskema grafikoen bidez eta Ellen MacArthur Fundazioak utzitako ikus-entzunezko baten bidez.

2. ARETOA

Bigarren aretoan, prozesu eta estrategia desberdinak erabiliz birziklatu eta berrerabil daitezkeen 6 hondakin-mota aurkezten dira. Hemen, ikasiko dugu pneumatiko zahar batek, jaka hautsi batek edo egunero janaria prestatu ondoren geratzen zaigun olio erabiliak beste bizi-ziklo bat izan dezaketela, beste produktu batzuk fabrikatzeko lehengai gisa. Hondakinen ahalmena izugarria da!

3. ARETOA

Erakusketako azken aretoan, Euskadin izandako kasu arrakastatsu batzuk ezagutuko ditugu. Enpresa-ekimenei buruz ari gara. Batzuk oso gazteak eta berriak dira, eta beste batzuek, berriz, mende eta erditik gorako historia dute, eta gai izan dira birziklapenean eta ekonomian bide emankorra aurkitzeko, garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna bateragarri egiten dituzten etorkizuneko proposamenak garatu ahal izateko.

Mar 4
Mar 31

24 emakume zientzia, arte eta letretan

Erakusketa

Egungo erronketako bat da emakumeek jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea.

Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lanarekin gozatzen dute.

24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.

 

Erakusketan aurkezten diren emakumezko jakitunek, ibilbide profesional luzea egin eta gero, bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta, beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.

Erakusketako 24 kideen argazkiak eta bideoak Marina Palaciok eginak dira eta Jakiunderen 2022 eta 2023ko egutegian dute jatorria.

Jakiunde jakintzaren eta esperientziaren topaleku da, eta arlo ezberdinetako aditu diren kideen talentua eta hausnarketarako ahalmena gizartearen eskura jartzea du helburu. Zientziak, Arteak eta Letrak lantzeko eta sustatzeko jarduerak antolatzen ditu Akademiak. Jakintza eta zorroztasun zientifikoa gizartearen esku jarriz, haren eragile aktibo izan nahi du, egungo arazoei eta erronkei irtenbideak bilatzen lagunduz. Egungo erronketako bat da emakumeek jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lanarekin gozatzen dute. 24 Emakume zientzian, artean eta letretan ekimenaren helburua da gizarteari errealitate hori erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea. Koaderno honetan aurkezten diren hainbat emakumezko jakitunek ibilbide profesional luzea egin eta gero bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta- puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.

Informazio gehiago

Urt 15
Mar 24

Taula Periodikoa 2024: Unibertsoa azaltzen duten elementuak

Erakusketa

2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.

Aurten erakusketa hori berreskuratu dugu, eta, aipatutakoaz gain, panelei eta jolas didaktikoei esker, Dimitri Ivanovich Mendeleiev zientzialari errusiarrak, 1869an, gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoa sortu zuela gogoratuko dugu. Taula Periodikoaren asmakuntzak izan duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta, aldi berean, Elhuyar anaiak omentzen ditugu, 1783an Wolframa isolatu baitzuten, 1778an Real Seminario Patriótico Bascongadoko elkarteak Bergaran sortutako Laboratorium Chemicum-ean.

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera
Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraziora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarriak ageri dira.

2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak
Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframioa isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula
Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Urr 3
Urt 6

Emakumeak Botanikan. Artea, zientzia eta generoa

Erakusketa

Erakusketa honek xvii. mendetik gaur egunera arte emakume botanika ilustratzaile zientifikoen
lana erakusten du, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremanak azalduz.
Ibilbidea ilustrazio zientifikoaren historiaren aurkezpenarekin hasten da marrazketa eta
grabatu klasikoaren emakume garrantzitsuenetako batzuen eskutik, normalean artisten
familietakoak zirenak. Ondoren, xviii. mendetik aurrera, beste kontinente batzuetara
egindako bidaiei eta landare exotikoen aurkikuntzari esker, ikonografia botanikoa hedatu
egin zela ikus daiteke. Garai horretan agertu ziren espedizio zientifikoetan murgilduz
beren garaiko rola zalantzan jartzeko gai ziren lehen emakumeak. Jarraian, xix. mendetik
aurrera ikonografia botanikoa zabaldu egin zen argazkigintza, mikroskopioa, X izpiak edo
eskanerra bezalako teknologiei esker, eta emakumeak ere aitzindariak izan ziren tresna horiek
erabiltzen. xx. mendeko sortzaileen artean, haien prestakuntza zientifiko eta artistiko sendoa
nabarmentzen da, eta horrek iruditeria botanikoa espezializatzea eragiten du. Erakusketa xxi.
mendeko sortzaile gazteen irudiekin amaitzen da, tresna digitalekin lan egiten dutenak eta
zientzia adin guztietarako zabaltzen dutenak.
Erakusketa honetan aurkezten diren lanen ezaugarri komuna haien balio estetikoan datza,
emakumeek botanika irudikatzeko izan duten sentsibilitate artistikoan, zientzia artea
eta artea zientzia izan daitezkeela erakutsiz. Baina, gainera, beren biografien bidez, haiek
berdintasunaren bideak nola zabaldu zizkiguten ere erakusten digu.

 

https://www.youtube.com/watch?v=AExLgLkCnOg

Eka 7
Uzt 28

Zientzia kalean

Erakusketa

 

https://youtube.com/shorts/rXNPL8z6ybc

Zientzia kalean erakusketak zientzia gizarteratzea du helburu. Ikuspegi zientifikotik egunero erabiltzen ditugun gailuen funtzionamendua eta kontsumitzen ditugun produktuen konposizioa azaltzen du. Esperientzia osatzeko QR kode baten bitartez irudiak deskargatzeko aukera dago.

Ikusi ditzakegun irudien artean egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak eskaintzen dira.

Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da eta UPV/EHUko Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendaritzaren eta Euskampus Fundazioaren lanari esker jarri da martxan.

“Kultura zientifikoa giza kulturaren parte da. Zientziak eskainiko dizkigu gizarte bezala erabakiak hartzeko beharrezko ezagutzak eta irizpideak. Hori dela eta oraingoan, herritarrak ekitaldi batera gonbidatu beharrean, zientzia haiengana hurbildu dugu. Kultura zientifikoa espazio publikoan txertatzean interesa daukanari bidea erraztu diogu eta, agian, beste batzuei interesa piztu diegu”, azpimarratu du Perez Iglesiasek UPV/EHU Kultura Zientifikoko Katedrako arduradunak.

 

Ekainak 7tik uztaila 28arte ikusgai egongo da Laboratorium Museoaren lorategian.

Eka 2
Abu 20

Iragana Ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea

Erakusketa

Ilustratzaile paleontologikoaren lanak biltzen dituen erakusketa Laboratorium Museoan bisitatu ahal izango da ekainaren 2tik aurrera.

Erakusketan, Mauricio Antonen lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahal da.

Api 2
Mai 10

Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera

Erakusketa

Bi mende daramatzagu gure planetaren energia baliabideak estutu. Bizi-maila areagotzeak energiaren kontsumoa handitzea suposatzen du, biztanleria galkorraren gehikuntza ere biderkatuz. Nahiko energia izango dugu lasterketa neurrigabean jarraitzeko?

ENERGIA: GUZTI-GUZTIAREN JATORRIA ETA AMAIERA

Nola liteke Unibertsoko energia zero izatea?

Zer eragin izan du haren eboluzioan? Eta Gizardiarenean?

Zer lotura du bizi-kalitatearekin? Eta gure ekonomien mailarekin? Eta klima-aldaketarekin?

Energiaren balioak zenbakitan ikusteaz gain, askotariko mota eta agertokiak kontuan hartuta, nanoskopikotik hasi eta kosmologikora, eskuragarri ditugun erregaien erabilera eta etorkizuna nabarmendu dira.

1. GELA: UNIBERTSOA ETA GIZADIA

Zer erabaki hartu beharko ditugu etorkizun hurbilean energiaren erabilerari dagokionez?

Konplexutasuna, informazioa, eboluzioa, kaosa, energia iluna, nazioarteko harremanak, garraioa, klima-aldaketa, populazioa eta hiriak dira lehenengo atal honetako protagonistak.

Kontzeptu horiek energiaren kontzeptuarekin duten harremana erabakigarria izan da, gaur egun eta gerora ere izango da, zer garen eta zer izango garen ulertzeko.

 

2. GELA: INGURUNE ENERGETIKOAK

Energia oso modu aldakorrean adierazten da, forma ezberdin asko hartzen baititu; eta bat edo beste bihurtu daiteke, inolako galerarik gabe.

Hortaz, eskala ezberdinetan murgilduko gara, mundu nanoskopikoan hasi eta mundu kosmologikoraino. Energiak mugiarazten du Unibertsoa, maila guztietan.

 

3. GELA: ERREGAIAK ETA ENERGIA SORKUNTZA

Energia nahikoa izango ote dugu gure bilakaeran aurrera egiteko eta gure bizitzetako alor ia guztietan are eta haratago joateko?

Hori dela eta, eraskusketan azaldu nahi da nola erabiltzen diren elektrizitatea, lana, mugimendua, ordena eta informazioa ekoizteko baliatzen diren erregai guztiak.

 

ERAKUSKETAk ONLINE JARRAITZEN DU. IKUS AHAL IZATEKO, SAKATU HEMEN

Ots 3
Mar 30
Taula Periodikoa

Taula periodikoa 2023: Unibertsoa azaltzen duten elementuak

Erakusketa

2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.

Aurten erakusketa hori berreskuratu dugu, eta, aipatutakoaz gain, panelei eta jolas didaktikoei esker, Dimitri Ivanovich Mendeleiev zientzialari errusiarrak, 1869an, gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoa sortu zuela gogoratuko dugu. Taula Periodikoaren asmakuntzak izan duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta, aldi berean, Elhuyar anaiak omentzen ditugu, 1783an Wolframa isolatu baitzuten, 1778an Real Seminario Patriótico Bascongadoko elkarteak Bergaran sortutako Laboratorium Chemicum-ean.

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera
Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraziora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarriak ageri dira.

2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak
Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframioa isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula
Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Aza 3
Urt 31
Hondakin jasangarriak irudia
Aurkezpena
botilak
Hondakin jasangarriak
errobera
Aurkezpena 2
Hondakin jasangarriak
Erakusketako bigarren aretoa
Hondakibak botilatxoetan: pilak
Panela
Kartela
Azalpenak ematen
Azalpenak ematen
Azalpenak ematen
3. gela
Gonbidatuak inaugurazioan
Mertxandisina

Hondakin jasangarriak: Fikzioa edo errelitatea?

Erakusketa


BISITA GIDATUAK GABONETAN

  • Abenduaren 26an: 11:00 euskaraz; 17:00: gaztelaniaz
  • Abenduaren 27an: 11:00 gaztelaniaz; 17:00: euskaraz Gidaria: Janire Lamariano. Kimika Organikoan doktorea

 

ZTB jardunaldien barruan kokatuta, azaroaren 3an zabaldu da 'Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?' erakusketa, eta 2023. urteko urtarrilaren 31era arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da. Bergarako alkate Gorka Artolak eta Laboratoriumeko arduradun Rosa Errazkinek inaugurazioan egindako hitzartzeetan erakusketa egiteko ekarpena egin duten eragileen elkarlana nabarmendu eta hori eskertu zuten. Jasangarritasuna da aurtengo ZTB jardunaldietan lantzen ari den gai nagusiena.

Erakusketan parte hartu duten Susana Perezek, Industrias Mujikako Pedro Mujikak eta Jolaseko Iñigo Isastik eta kafeaECOko Adriana Uribesalgok ildo honetan egiten ari diren lanaren berri eman zuten, erakusketaren ibilbidea egitearekin batera.

Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia... Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioar birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.

Birziklatutako eta berrerabilitako etxeko hondakinetan zehar egindako sarrera-bidaia gisa planteatu da erakusketa hau, erakutsi nahi baitu posible dela ingurune naturala errespetatzen duen ekoizpeneta kontsumo-eredu alternat¡bo batera aldatzea.

Berreskuratzeaz, berritzeaz eta konpontzeaz hitz egiten du erakusketak, ideia bakoitza areto batean landuta.

BERRESKURATU - BIRDISEINATU - BERRITU - KONPONDU - BERRERABILI - MURRIZTU - BIRZIKLATU

1. ARETOA

Aretoan proposatutako ibilbidean, Industria iraultzaz geroztik gizakiok oro har erabili ditugun hiru ekoizpen-sistemak ikusiko ditugu: ekoizpen linealeko sistema, birziklapena eta ekonomia zirkularra.

Aurkezpen horretan, sistema horien arteko desberdintasunak ulertzeko o¡narrizko gakoak aurkituko ditugu, hain zuzen ere manipulazio-jokoen bidez, eskema grafikoen bidez eta Ellen MacArthur Fundazioak utzitako ikus-entzunezko baten bidez.

2. ARETOA

Bigarren aretoan, prozesu eta estrategia desberdinak erabiliz birziklatu eta berrerabil daitezkeen 6 hondakin-mota aurkezten dira. Hemen, ikasiko dugu pneumatiko zahar batek, jaka hautsi batek edo egunero janaria prestatu ondoren geratzen zaigun olio erabiliak beste bizi-ziklo bat izan dezaketela, beste produktu batzuk fabrikatzeko lehengai gisa. Hondakinen ahalmena izugarria da!

3. ARETOA

Erakusketako azken aretoan, Euskadin izandako kasu arrakastatsu batzuk ezagutuko ditugu. Enpresa-ekimenei buruz ari gara. Batzuk oso gazteak eta berriak dira, eta beste batzuek, berriz, mende eta erditik gorako historia dute, eta gai izan dira birziklapenean eta ekonomian bide emankorra aurkitzeko, garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna bateragarri egiten dituzten etorkizuneko proposamenak garatu ahal izateko.

Eka 20
Ira 11
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa laboratorium museoaren aurrean
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa. Azalpenak ematen
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa. Bisita egiten.
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa. Gorka Artola, Bergarako alkatea
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa. Maite Aristegi, Olaso Dorrea Fundaziokoa.
Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa. Inaugurazioa. Ainhoa Lete, alkateordea

Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa

Erakusketa

Amaiurren memoria demokratikoari buruzko erakusketa inauguratu dute Bergarako Laboratorium museoan.

Ikusi bisita gidatuak behean

Bergarako Laboratorium Museoak 'Amaiur 1922-1936 Memoria demokratikoa' erakusketa hartuko du ekainaren 20tik aurrera. Aldi baterako erakusketa da, eta gure historian erreferentzia izan den memoria-leku honen ibilbide historikoa kontatzen du. Bergaran izango da ekainaren 20tik irailaren 11ra bitartean. 

Laboratorium Museoak, Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatu dute erakusketa, Aranzadi Zientzia Elkarteak komisariatuta. Laboratoriumean egindako aurkezpenean lau erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.

Ainhoa Lete Bergarako alkateordeak Museoaren izaera soziala eta eragileen arteko lankidetza aipatu ditu. Laboratoriumen zientziarekin lotutako erakusketak egiten ohituta gaude, eta gure jarduera bereziki zientziarekin, berrikuntzarekin eta teknologiarekin lotzen dugu, baina museoak haratago ere egiten du ekarpena, eta gure historiari, arteari... lekua ematen die, dibulgazioaren bidez herritarren eskura beste gai asko jarriz. Erakusketa honi dagokionez, beste hainbatetan aipatu dugun lankidetza-ideia ere nabarmendu nahi nuke. Hemen gauden lau erakundeok elkarlanean jardun dugu, eta lankidetza horrek ematen dio balio erantsia gure eguneroko lanari.

Bergarako alkate Gorka Artolak memoria berreskuratzen Bergarako Udala egiten ari den lanarekin lotu du erakusketa. “Etorkizuneko Bergara eraikitzeko egiten dugu lan, baina aurrera egiteko ezinbestekoa atzera begiratzea, historia ezagutzea, aitortza egitea, memoria berreskuratzea. Hainbat lan egiten ari gara Bergaran ildo horretan, besteak beste, Aranzadirekin, eta orain, museoaren bitartez Euskal Herriko historiari leku bat egingo diogu”.

Erakusketa jartzeko proposamena Olaso Dorrea Fundazioaren bitartez jaso zuen Laboratoriumek. Maite Aristegi Olaso Dorrea Fundazioko Patronatuko kideak esan duenez “Amaiur euskal narratibaren ezinbesteko ikurra da, gure askatasunen defentsan euskal herritarrak noraino gauden emateko prest azaltzen duena. Lauaxetak zioen bezala “dena eman behar jako maite askatasunari”, eta hori egin zuten Amaiur gazteluan eta hori egin zuten berriro ere Amaiur batailoiko kideak 1936ko gerran.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Maite Errartek azaldu ditu erakusketaren nondik norakoak. Nabarmendu du “Amaiurko monolitoaren eraikitzea edota Eusko Gudarosteko batailoi batek Amaiur izena izatea ez da kasualitatea. Amaiur gure iruditeria kolektiboan dagoen gune bat da, eta erakusketa honek oroimen horren eraketaren erroetara eta zergatira jo nahi du. Oroimen tokiak, historiaren, egiaren eta mitoaren arteko eremu batean sortzen dira, eta hortik abiatuta gutako bakoitzak bere kontakizunak sortzen ditu hauen gainean”.

Amaiur, oroimen gune

Munduko herrialde guztiek dituzte oroimen-lekuak, eta horien inguruan, hainbat arrazoirengatik, era guztietako sentimenduak biltzen dira. Honakoak batzuetan kontrajarriak izaten dira, baina, dena den, herritarren interesa pizten dute. Amaiur leku horietako bat da. Leku historiko batek hainbeste sentimendu sortzen dituenean hartzen ditu, hain zuzen ere, oroimen-leku gisako bere sinbolismo eta dimentsioa.

Erakusketa honen bitartez, XX. mendearen hasieran askatasun demokratikoaren nahiz Errepublikaren defentsan borroka egin zuen belaunaldi batek Amaiur nola ulertzen zuen aurkeztu nahi da, modu sintetiko batean. Belaunaldi honen protagonistak, adibidez, Arturo Campion (1854 – 1937) humanista eta politikoa; Telesforo Monzon (1904 – 1981) idazle eta politikaria; edota Bittori Etxeberria (1908 -1997) politikari eta feminista dira.

Halaber, Gerra Zibilean erresistentzian parte hartu zuen gudarosteetako batek “Amayur” izena jaso zuen, Nafarroako Erreinuaren konkistaren testuinguruan, militarki hobe prestaturiko tropen aurrean, Amaiurko gaztelua eutsi zuen eta erregimen legitimoarekiko leiala izan zen erresistentziaren omenez.

Erakusketa honek erreparazio-keinu apal bat izan nahiko luke, frankismoko altxamendu militarrari aurre egiteko Amaiurko erresistentzia bere egin zuten pertsonen sufrimenduari eta giza eskubideen urraketari aitormena egite aldera. Hura izan baitzen Amaiur oroimen-leku bilakatzea lortu zuen jenerazioa.

..

Hainbat erakunderen laguntza du erakusketak

Amaiurko Gaztelu Elkartea, Amaiurko Herria, Baztango Udala, Espainiako Kultura eta Kirol Ministeritza, Sabino Arana Fundazioa, Irujo Etxea, Javier Ciga Fundazioa, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza jaso du erakusketak.

Bisita gidatuak

Uztailean eta abuztuan, 11:00etan eta 12:30ean. Bergarako turismo bulegoak eskaintzen dituen 5 aukerei gehituko zaie, eta unean dauden pertsonek hautatuko dute zein egin. Propio ere eska daitezke aurretik, gainontzeko bisita gidatuak bezala.

Orriak