Ilustrazio hau Carles Puche Rius eginak da, ilustratzaile ezaguna eta “Ilustrazio Zientifikoa” graduondoko irakasle gaur egun.
Burdinezko plakaren gainean egindako akuaforte-grabatua da eta honelako grabatu kopiak bildumazaleentzako izan ohi dira. Artistek erabiltzen dute teknika hori kopia kontrolatuak eta kopuruan mugatuak egiteko. Ez dute intentsitatea eta definizioa galtzen denborarekin, inprentan egiten diren laminekin gertatzen den bezala. Kopia gutxi egin dira. Hori dela eta, atzealdean daude sinatuta, ziurtatuta eta kopiaren zenbakia adierazten da. Lan grafiko hauen sinadura arkatzez eginda dago, honelako estanpetan ohikoa den bazela, arkatza ondo kontserbatzen baita eta ezin da kopia berrietan kopiatu.
Irudia Bergararekin lotura dauka eta horrexegatik hautatu zen bietako bat da:
Indigofera Suffruticosa
Erreinua: Plantae, Ordena: Fabales, Familia: Fabaceae, Leinua: Indigofereae Indigofereae, Generoa: Indigofera Indigofera, Espeziea: Indigofera suffruticosa.
Anilaren landarea. Indigofera suffruticosa edo Indigofera anil, Mesoamerikan jatorri duen arren, Afrikan eta Asian ere hazten da. Landare honetatik ateratako tindagaia erabiltzen zuten antzinako maiek.
Anil kolorea ateratzen da Indigofera generoko landareetatik. Europan margolanetan ere asko erabili izan da Erdi Arotik eta arropak tindatzeko ere franko erabili da. Tindagai hori da hain zuzen ere, Bergaran bi mendez eta orain gutxi arte ehungintzan hainbeste erabili izan dena. Ezin dugu ahaztu, anil koloreari, “Bergarako urdina (Azul Vergara)” ere esan izan zaiola.