Anoetako eta bergarako DBH1eko ikasleak taula periodikoaren erakusketan

Hirurogeita hamar bat ikasleren bisita izan genuen Laboratorium Bergaran. Aldi baterako erakusketa bisitatzen duen lehen ikasle-taldeak, adi-adi entzun zituen elementu kimikoen inguruko azalpenak eta Elhuyar anaien abenturak. Baina beraiek ere bazuten zer kontatu eta Wolframari buruz eta beste naturako elementu kimikoei buruz ezagutzen dutena esan ziguten.

Bi ikastetxek, elkartruke programa bat lantzen aritu dira azken hilabeteotan, eta horren barruan, Anoetakoak, Aranzadi ikastetxeko ikasleak eta Bergarako herria ezagutzera etorri dira, bertako kultur ondarea eta zientifikoa barne.

 

Informazio gehiago erakusketa honi buruz