Egunotan familia-bonua jasoko dute bergararrek postontzian, Laboratorim Museoa doan bisitatu ahal izateko. Pandemiaren eraginez mugikortasuna murriztuta, aukera paregabea da herrian bertan ditugun kultura eskaintzez, azpiegiturez... gozatzeko.
Bonua, Udalak etxeetara bidali duen Pandemiari aurre egiteko plan integralaren esku-orriari atxikita dago. Hori moztuta erabili ahal izango da sarrera gisa. Etxebizitza bakoitzeko kideek behin erabili ahal izango dute, halaber, eta baliagarria izan dadin, Museoan bonuarekin batera Bergaran bizi izana ziurtatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da.
Urtarrilaren 31 bitarte baliatu ahal izango dute familia-bonua bergararrek eta Laboratorium Museoa doan bisitatu.