Bilduma:
Gako hitzak:
Kodea:
AZT-0018
Leiden botila multzo bat da bateria elektrikoa, elkar komunikatuta egonik kontaktu azalera handiko Leiden botila handi bat osatzen duena. Argazkian ikusten dugun bateria lau Leiden botilez osaturik dago; arruntenak lau, sei edo bederatzi botilez osatutako bateriak ziren. Baterien deskargek ondorengo efektuak eragin zitzaketen: burdin hariak urtu, beirazko xaflak zulatu, urrezko xaflak lurrundu etab.
Gure alea, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitarteko modelo frantses bat da, XIX. mendearen bigarren erdian sortutakoa etxe batekoa eta Bergarako Errege Seminarioko antzinako Fisika kabinetean erabili izan zena.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko