Kodea: 
ATZ-0058

Marruskaduraz eta indukzioz elektrizitate estatikoa sortzen zuen makina elektrostatikoa da Carré makina. XIX. mendearen bigarren erdian, medikuntzan gehien erabili izan zen makina mota hau Ferdinand Philippe Carré (1824-1900) ingeniari frantsesak asmatu zuen, 1868. urtean. XIX. mendekoa den gure ale hau Bergarako Errege Seminarioko Fisika kabinetean aurkitzen zen jada XIX. mendearen bukaerarako.