Gako hitzak: 
Kodea: 
AZT-0065

Soinua erregistratzeko eta ondoren erreproduzitzeko erabilitako aparatua da Edison fonografoa. Edisonek 1877 urtean asmatu zuen lehenengo fonografo benetan eraginkorra; tin foil  motakoa zen, hau da, soinuen bibrazioak estainuzko xafla batean erregistratzen ziren gero erreproduzitzeko.

Urte bat beranduago, Pariseko Erakusketa Unibertsalean aurkeztuz, ezagutzera eman zen Europan aparatua. 1878 urtean ere, inginari frantsez bati enkargatu zion Edisonek demostrazioetarako fonografoak egitea eta honek ehundaka gutxi batzu egin  zituen. Orduan fabrikatutako frogapenetarako lehen fonografo frantses horietako bat da argazkian ikusten dugun Errege Seminarioko bildumako gure tin foil-a.