Gako hitzak: 
Ekoizlea: 
Kodea: 
AZT-0193

James Gregory (1638-1675) matematikari eta astronomo eskoziarrak proposatu zuen optika jarraituz egiten zen teleskopio islatzaile hau. Bi ispilu ahurrez osatua dago egitura: ispilu nagusia parabolikoa da eta argia fokalizatzen du bigarren ispiluan. Beste hori elipsoidala da eta irudia islatzen du ispilu nagusian dagoen zulotxo baten zehar. Horri esker begiratzen zuena zutik egin zitekeen teleskopio atzean. James Gregoryk bere teoriak idatzi zituen 1663. urtean argiratu zen Optica Promota liburuan. Berak, ordea, ez zuen fabrikatu eta hamar urte pasa ziren zientzialari esperimentala zen Robert Hookek ( 1635-1703) fabrikatu ahal izan zuen arte.

Museoan dugun ale hau Claude Parisek egina da, XVIII. mendeko teleskopio egile onenetariko bat hain zuzen. 2010. urtean zaharberritu genuen.