Gako hitzak: 
Kodea: 
AZT-0249

Hipsometro hitzak grezieraz ”altitudea” eta “neurria” adierazten du. Gaur egun hipsometroa termometroak kalibratzeko tresna gisa erabiltzen den arren, XIX. mende hasieran, irakite tenperaturen neurketen bidez altitudeak neurtzeko aparailu gisa erabili ohi zuten hipsometroa. Uraren irakite-tenperaturaren eta presio atmosferikoaren arteko mendekotasun erlazioa kontutan hartuta, altuera desberdinetan lortutako uraren irakite-tenperatura neurketaren bitartez, presio atmosferikoak eta, ondoren, altuerak kalkulatzeko erabilitako instrumentua izan zen hipsometroa edo Regnault hipsometroa.