Bilduma:
Gako hitzak:
Kodea:
AZT-0002
1746. urtean Cuneus eta Musschenbroek Leidengo zientzialariek asmatutako kondentsadore elektriko antzinakoena eta garrantzitsuena da Leiden botila.
Elektrizitate estatikoaren efektu desberdinak lortzeko gehien erabili zen kondentsadorea da Leiden botila, XIX. mendean zehar fisika esperimentalean erruz erabili izan zena. Gure ale hau jada XIX. mendearen bukaerarako Bergarako Seminarioko Fisika kabinetean zegoen. Argazkian ikusten den alea gure bildumako arraultze elektrikoarekin (AZT-0009), kitzikagailu elektrikoarekin (AZT-0016), Carré makinarekin (AZT-0058) erabiltzen zen fisika eta bereziki eletrizitateari buruzko hainbat esperimentu egiteko.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko