Gako hitzak: 
Kodea: 
AZT-0020

Bata bestearekiko hurbil dauden bi puntuen arteko tenperatura diferentziak neurtzeko erabilitako instrumentua da Leslie termometroa. 1795. urte inguruan Leslie zientzialari eskoziarrak asmatutako airezko termometro mota hau bero izpien inguruko hainbat esperimentuetan erabili izan zen, beste instrumentu batzuekin batera, Leslie kuboarekin (AZT-0035), Ispilu parabolikoekin (AZT-0062) eta abarrekin.

Bergarako Seminarioko Fisika instrumentu hau, Parisen izan zen egina, 1862 urtean sortu eta XIX. mendearen azken hamarkadatan ospe handia lortu eta Frantziako unibertsitate eta  hezkuntza erakundeetarako zientzia instrumentuak egin eta komerzializatzen zituen atelier batean.