Gako hitzak: 
Kodea: 
AZT-0228

Argia modu iraunkorrean sortzeko erabilitako aparatua da, eskuz erregulatzen den lanpara. Elkarrengandik zertxobait urrunduta dauden ikatzezko bi muturren artetik pasatzen den korronte elektrikoaren bitartez lortzen den argi elektrikoa mantendu dadin, aipatutako ikatz zirien arteko distantzia egokia mantentzea derrigorrezkoa da, eta kasu honetan distantzia hori eskuz erregulatzen da. Aipatutako argiketa sistema honi arku elektrikoa edo Voltaikoa deitzen zaio, eta nahiz eta Davy  kimikariak 1800. urte inguruan lehen esperimentuak egin, ez zen 1844. urtea arte arku elektrikoaren bidezko argiketa eraginkorrik lortu. Argiketa hau Foucaultek (1819-1868) lortu zuen eskuz erregulatzen zen aparatu batekin. Gure alea, XIX. mendearen bukaeran sortutako etxe frantses batek egindakoa da. Ikusi tankera honetako hurrengo instrumentua (AZT-0231).