Noiztik noiz arte: 
Or, 2021-06-25 -tik Ig, 2021-10-10 -ra

 

Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumek. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, poesiak, argazkiak, literatura, moda...) emakume haien bizi istorioak kontatuko dira, haiek bizi zuten guzti hori azalduz.

Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zen, baina pixkanaka kutsu kulturala hartu zuen. Andoainen sortutako proiektu bat da. 1857-1965 urteetan, Andoaien, Algodonera Guipuzcoana izeneko lantegi bat izan zen. Bertan, langileen % 90 emakumeak ziren. Emakume guzti horiei omentzeko eta indartzeko asmotan, jaio zen Kotoiaren Emakumeak erakusketa. Hori, martxoaren 3tik 20ra, egon zen ikusgai Bastero Kulturgunean. Andoaingo ehun-fabrika itxi egin zenean, bertan lan egiten zuten emakume asko Bergarara joan ziren lanera, horregatik, proiektu honen bigarren geltokia Bergara da.

Erakusketa “Totem” (argazkian ikusgai) desberdinez dago osatua, eta bertan, poesiak, argazkiak, ilustrazioak... daude ikusgai. Andoaingo “totemak” txuri kolorekoak dira, Bergarakoak aldiz, urdinak; mahoi koloreari erreferentzia eginez.

Kotoiaren Emakumeak, esposizio jasangarria da. “Totem”ak Irizar fabrikako egurrez eta oihalez daude osatuak. Bestalde, Andoaingo zatiko oihalak, emakume batek eman zizkigunak dira. Horiek Andoaingo Algodonerakoak direla pentsatzen dugu. Bestalde, oihalak zintzilik dauden tutuak, Donostiako “Muchas Telas” dendakoak dira. Erakusketa honetan, berriak diren gauza bakarrak, aluminiozko tutuak dira.

Aipatu dugun bezala, erakusketa honek, “Algodonera San Antonio” lantegian lan egin zuten emakumeen bizi istorioak kontatzen ditu. Horretarako, 8 emakumeekin bildu gara, momentu zaharrak gogoratuz. Esposizioko totem askok QR kode bat daramate emakumeen ahots eta istorioekin. Halaber, istorio guztiak biltzen dituzten hainbat katalogo txiki egongo dira erakusketan.


Bisita gidatuak

Erakusketa bere baitan ondo ulertzen den arren (nahiko dokumentazio egongo da eskuragarri) hainbat bisita gidatu antolatuko dira euskara eta gaztelaniaz. Bisita hauetan, erakusketa azaltzeaz gaindi, hainbat anekdota eta kontu txiki era azaldu dira. Hauek izan dira datak:

  • Uztailak 7, asteazkena, 12etan
  • Uztailak 21, asteazkena, 12etan
  • Uztailak 28, asteazkena, 12etan
  • Abuztuak 4, asteazkena, 12etan
  • Abuztuak 25, asteazkena, 12etan/18:00
  • Irailak 1, asteazkena, 12etan/18:00

* Bisita gidatu guztiak dagoeneko egin dira.

 

Unitate Didaktikoak

Aurretik, Udal Artxiboak, Berdintasuna eta Gazteria, Hezkuntza eta Partaidetza sailak “Ehun lantegiak Bergaran” unitate didaktikoa sortu zuten. Orain, gure erakusketak, hainbat bizi-istorio eta dokumentazioa gehitzen dizkio proiektu horri. Aipatutako unitate didaktikoa hemendik jaitsi daiteke: https://sites.google.com/view/ehunlantegiakbergaran

 

Hitzaldiak

Moda azkarra dela eta, pixkanaka galtzen ari dira garai bateko lanak; adibidez, ehungintza. Emakume hauek egiten zuten lana garrantzian jartzeko, eta bizimodu jasangarria sustatzeko (kontuan izan behar dugu, emakume hauek guztiz modu jasangarrian bizi zirela; arropa haien artean trukatzen zuten, oihalak behin eta berriro konpontzen zituzten...) hainbat hitzaldi proposatzen dugu. Hitzaldi guzti horietan, jasangarritasunari garrantzia emateaz gain, “Algodonera de San Antonio” lantegian haria eta oihala nola lantzen zen azalduko dugu, prozesu guztiak ondo azalduz eta emakumeen testigantzak audio edo bideo moduan jarriz.

Data: 2021eko irailaren 23an, osteguna

Lekua: Seminarixoa

Eskatu gonbidapena hemen: https://seminarixoa.eus/
Gogoratu edukiera mugatua dela.

  • 10:00etan haurrei eskainitako hitzaldia.
  • 18:00etan helduei eskainitako hitzaldia.

Hitzaldiaren grabazioa hemen ikus daiteke: https://youtu.be/0pxDr8PSIlo

 

 

Ikastaroak

Jarraian, kotoiz eginiko ikastaroak proposatzen ditugu. Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Lekua: Laboratorium

Kotoizko kala eta marrazkiak: Kala lorea egingo dugu kotoia erabiliz.
Adina: 6-12 urteko pertsonak
Materiala: Kotoizko diskoak, makilatxoak, guraizeak, kola, egurrezko makilak
Eguna: 2021.09.25, larunbata
Ordua: 10:30 - 13:30
Izena eman eskaera-orri honetan

 

Ikusi erakusketen historikoa

Kotoiaren emakumeak irudi nagusia
Emakumeak elkarrizketatzen
Kotoiaren emakumeak balkoia
Kotoiaren emakumeak inaugurazioa ordezkaritza instituzionala eta Bergarako kotoiaren langile ohiak
Fanny Alonsoren lan-taldea eta Bergarako kotoiaren langile ohiak
Fanny Alonso azlpenak ematen erakusketan
Erakusketako sarrera
Erakusketara sartzen
Kotoiaren langile ohia erakusketa ikusten
Zuloaga familia alkatearekin hitz egiten
Zuloaga familia
Erakusketaren eskuorria eskutan
Eskuorria aulki batean