Lorenzo Ascasibar. Eskultorea atzerabegirakoan

Noiztik noiz arte: 
2021.ko Maiatzaren 28.ean -tik 2021.ko Ekainaren 20.ean koren.ean -ra

Laboratorium museoak Lorenzo Ascasibar elgetar eskultorearen inguruko erakusketa prestatu du, eta Aroztegi aretoan ikus daiteke ekainaren 20 arte. Erakusketa hau Udalak artistari egingo dion omenaldiarekin bat dator, eta Miguel Angel Elkoroberezibarrek Lorenzoren inguruan idatzitako liburuaren aurkezpenarekin: Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor.

XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultura figuratiboaren adierazgarririk handienetakotzat hartzen dena, ezezaguna da publiko orokorrarentzat.

30 emakume ahaztezin

Noiztik noiz arte: 
2021.ko Martxoaren 4.ean -tik 2021.ko Maiatzaren 30.ean koren.ean -ra

Laboratorium Museoan aurkeztu du Bergarako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatu duen egitaraua. Egitarau horren barruan erakusketa berri hau dakartzagu, martxoaren 4tik maiatzaren 30era egongo dena irekia.

Olaso dorrea

Eskaintza berria: museoko sarrera eta Olaso dorrea bisitatzeko sarrera konbinatua

Bergarako Turismoak, eskaintza berri bat prestatu du martxoan hastekoa: bisitariek, museoa ikusteko sarrera erostean, Olaso Dorrea gida batekin ikusteko aukera ere erreserbatu ahal izango dute, biak egiteko. Turismoko bulegoak eskaintzen duen mota honetako bigarren sarrera konbinatua da; lehendik ere erreserbatu daitekeen beste pack batean, museoan sartu eta Bergarako herriaren bisita monumentala egin daiteke eta.

Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, martxoren 13an hasiko den egutegi bati jarraiki.

Trantsizio sozioekologikoaz hitzaldi-sorta

Noiz: 
2021.ko Urtarrilaren 12.ean, Asteartea;-etan -tik 2021.ko Otsailaren 23.ean, Asteartea;-etan koren.ean;-etan -ra
Nori zuzendua: 
Herritar oro

Urtarrilaren 12an hasi eta otsailaren 23a bitarte lau saioz osatutako hitzaldi-sorta antolatu du Bergarako Udalak trantsizio soziologikoaren inguruan. Erpin desberdinetatik aztertuko dute gaia hizlariek, izan ere, arlo asko barnebiltzen ditu.

Aurkezpen-hitzaldia: Laboratorium museoko piezen eta Bergarako arte-lanen errestaurazioa

Noiz: 
2021.ko Urtarrilaren 16.ean, Larunbata;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Herritar oro

 

AURKEZPENA


Artez restauración/zaharberritzea enpresak Bergaran, Gipuzkoan, du  egoitza. Arte Ederretan lizentziatuak eta zaharberritzean espezializatuak dauden bi kidek osatzen dute: Aida Payá Montesinos eta Maite Fernández Azcona. Beren ibilbidean zehar partikularentzat zein erakundeentzat lan egin dute, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako hainbat udal, elizbarrutiak, Gordailu, San Telmo museoa, Laboratorium museoa, eta abar.

Eduardo Alfaroren azken hitzaldia Seminarixoan

Orain arte lau hitzaldi eman ditu Eduardo Alfaro arkeologoak, antzinako euskarazko izenak dituzten hilarrei buruz. Osasun alarma egoera dle eta, batetik, talde horiek murriztuak izan behar zuten, eta bestetik, Bergaraz kapoko jende asko etorri gabe geratu da. Hori dela eta, Laboratorium museoak azken hitzaldi bat antolatu du Bergarako Seminarixoan, urtarrilaren 22rako, arratsaldeko 5 eta erdietan.

Memoria del curso Ilustrando Aves

"Hegaztiak ilustratzen" ikastaroko memoria-txostena edo aurkezpena. Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz V.

Paperak postontzian

Doan bisitatu ahal izango dute bergararrek Laboratorium Museoa

Egunotan familia-bonua jasoko dute bergararrek postontzian, Laboratorim Museoa doan bisitatu ahal izateko. Pandemiaren eraginez mugikortasuna murriztuta, aukera paregabea da herrian bertan ditugun kultura eskaintzez, azpiegiturez... gozatzeko.

Orriak