>> Ikusi eskaintza osoaren informazioa uda 2022 liburuxkaren PDFan
Ohar eguneratua: izen-emateko epea itxi da jarduera guztietan.
Hamaika alde ditu zientziak eta guk udaran prestatu ditugun jarduerak ere horrelakoak dira, askotarikoak, baina baita dibertigarriak eta didaktikoak. Ekintza mota bakoitza gida adituekin egiten da, haurrei eta familiei informazio ahalik eta interesgarriena emateko.
Jarduera gehienen izen-emate epea ekainean zabaldu zen, eta gutxi barru itxiko da. Ez aukera galdu, beraz. Oraindik ez dakizula zer jardueratan lekua eskatu? Segi irakurtzen bakoitzari buruz egingo dizugun laburpena:
Kanpus teknologikoan izen-ematea goizago hasi zen. 3D inprimaketa eta mikro:bit bidezko elektronika ikusiko dute gaztetxoek astebeteko tailer honetan. 3D diseinuaren lehen urratsak emango dituzte eta eredu digitalak plastikozko pieza bihurtzeko beharrezko prozesuak landuko dituzte. Ekaineko azken astean egingo da eta 12 urtetik gorako gaztetxoentzat egokia da.
Beste jarduerak laburragoak dira, ordu batzutakoak gehienez jota. Levanteko labar artea, kasu, 2 ordu baino gutxiago irauten du. Historiaurrean gure arbasoek pintatzen zuten bazela pintatu nahi duzu? Zatoz ba, pigmentuak nahastera, propio egindako pareta batean zure markak uztera eta eskuak zikintzera. Aukera hori ekainaren 28an izango duzu: 10:00etan eta 17:00etan. 8 urtetik gorako haurrentzat izanik, familiako nonbait bere haurrarekin batera margotu eta ikas dezake. Unibertsitateko historiaurreko ikerlariek gidatzen dute ekimen hori.
Ekainaren 29an, Mikrometeoritoen tailerra izango dugu, Aranzadiko astronomoen laguntzaz. Zergatik desagertu ziren dinosauroak? Zer dira ozar-izarrak? Zein da meteorito, meteoro eta meteoroideen arteko aldea? Non aurkitu ditzakegu mikrometeoritoak? Galdera horiek eta gehiago erantzuten saiatuko gara, unibertsoa ezezagun zaizkigun elementuaz osatuta baitago. Nola uko egin horiek esploratzeari? Jarduera hau 10:00etan hasiko da 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da.
Uztailean sartuta, kimikaren munduan murgilduko gara Zientziaren sukaldean. Kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ikasiko ditugu, zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Haurrek kimika ikasi eta une dibertigarria pasatzen dute, esperimentuekin harrituta geratzen baitira. Uztailaren 6an etor daitezke gure laborategira, 10:30ean eta 8 eta 12 urte bitartekoentzat bideratuta dago.
Ilustrazio botanikoa urtetan antolatu dugun jarduera da eta, horregatik, Bergaran ezaguna da. Aurtengo gaia polinizatzaileena izango da. Kontuan izan: Ezagutzen ez denak ez duela axola dirudi. Beraz, ezagutza behar da polinizazioak eta polinizatzaileek ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko eta horiek babesteko jarrera aktiboa garatzeko. Marrazketa tresna ezin hobea da horretarako. Aurreko urteetan bezala, gaztetxoek Errekaldeko lorategian barrean ibiltzen dira ikusten dutena marraztuz. Natura zientzialariaren begiez eta arkatzez ikusteko beta izango dute uztailaren 5ean, 10:00etan. 6 eta 12 urte bitartekoek. Ilustrazio zientifiko jorratzen duten zientzialari gazteek erakutsiko diete gaztetxoei.
Gure bizilagunik onenak. Gau epelak hemen daude dagoeneko. Zergatik ez aprobetxatu? Iluntzean bizidun batzuek askoz gehiago mugitzen dira eta horiek behatzera joan gaitezke, adibidez, saguzarrak. Ekintza horren gidaritza Naturtzaindia Elkarteko kideen eskutik egingo da, 'Mendiak Bizirik' elkartearen laguntzarekin. Iluntzean, parte hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte ultrasoinuen detektagailuak erabiliz. Horri esker, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte. Uztailaren 7an egingo da 21:00etan, eta familiei zuzenduta dago.
Ur azpiko indusketa arkeologikoa. Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. Duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki induskatzeko aukera izango duzu. Ur azpian dauden objektu eta bitxiak aurkitu eta berreskuratuko dituzu, ondoren aztertu eta sailkatzeko. Itsasontziaren historia ezagutzeaz gain primeran pasako dute plisti-plasta Agorrosingo igerilekuan. Gorde data: uztailaren 8an, 09:00etan, 8 eta 12 urte arteko haurrentzat.
Izen-emateak beharrezkoak dira. Jarduera guztiak doakoak dira, Campus Teknologikoko tailerra izan ezik.
LIBURUXKA
>> Ikusi eskaintza osoaren informazioa uda 2022 liburuxkaren PDFan
FORMULARIOA
Izena emateko, museora deitu edo idatz dezakezu, edo gure online fomularioak bete.