ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · 2025EKO URRIAREN 29TIK ABENDUAREN 14RA
IKUSPEGI KUANTIKOAK

Fisika kuantikoa modu interaktibo batean aztertuz
“Visiones cuánticas” (Ikuspegi kuantikoak) instalazio interaktibo bat da, fisika kuantikoa publiko orokorrarentzat eskuragarri eta ikusgai ipintzen duena. Sei ikus-entzunezko pantaila eta espazio interaktibo zentral baten bidez, erakusketak diziplina honen oinarrizko printzipioetan zeharreko bidaia bat eskaintzen du. Kuantikaren paradoxak eta azken mendean sortu den errealitatea ulertzeko modu berriaren erakusle da. Erakusketak zientzia, artea eta hausnarketa uztartzen ditu ohiko eremu konplexu bat ulergarri egiteko.
Tabakalerak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) lankidetzan ekoitzitako instalazioa, Bergarako Laboratorium Museoan egongo da ikusgai urriaren 29tik abenduaren 14ra, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien (ZTB) markoan. Aldi berean, adin guztientzako jarduera osagarriak antolatuko dira, besteak beste, eskolentzako bisita gidatuak eta familientzako tailerrak.
irudi galeria







