ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · 2023KO URRIAREN 3TIK 2024KO URTARRILAREN 6RA
Emakumeak Botanikan. Artea, zientzia eta generoa

Zientzia marraztu duten emakumeak
Erakusketa honek XVII. mendetik gaur egun arteko emakumezko ilustratzaile botaniko zientifikoen lana erakusten du, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremanak agerian utziz.
Erakusketa ilustrazio zientifikoaren historia aurkeztuz hasten da eta, historia hori, marrazketa eta grabatu klasikoko emakume garrantzitsuenetako batzuen lanaren bidez kontatzen da. Oro har, artisten familietakoak ziren emakume horiek. Ondoren, aztertzen du nola, XVIII. mendetik aurrera, beste kontinente batzuetara egindako bidaiei eta landare exotikoen aurkikuntzari esker, ikonografia botanikoa hedatu zen. Garai hartan sortu ziren lehen emakumeak, beren garaiko rol nagusiak zalantzan jarri zituztenak, espedizio zientifikoetan abiatuz. Jarraian, XIX. mendetik aurrera ikonografia botanikoa nola hedatu zen erakusten du: argazkilaritza, mikroskopioak, X izpiak eta eskanerrak bezalako teknologien erabilerari esker, eta nola emakumeak aitzindariak izan ziren tresna horien erabileran ere. Erakusketak XX. mendeko emakumezko artisten prestakuntza zientifiko eta artistiko sendoa azpimarratzen du. Erakusketa XXI. mendeko emakumezko artista gazteen irudiekin amaitzen da, tresna digitalekin lan egiten dutenak eta zientzia adin guztietara zabaltzen dutenak.
Erakusketa honetan aurkeztutako lanen hari komuna haien balio estetikoan datza, emakume hauek botanika irudikatu duten sentikortasun artistikoan, zientzia nola izan daitekeen arte eta artea zientzia erakutsiz. Baina baita ere, haien biografien bidez, berdintasunerako bidea nola ireki zuten erakusten du.
irudi galeria







