BERGARA EZAGUTZEKO HIRU MODU
Bisita gidatuak
Gure bisita gidatuek Laboratoriumek eta bere inguruak gordetzen dituen ezkutuko altxorrak ezagutzeko aukera eskainiko dizute. Behatu, galdetu, ulertu eta partekatu. Lehen begiradan ikusten ez den hori deskubritzea.

Ordutegia:
Larunbatero · 11:00 eta 12:30
3 bisita mota:
Laboratorium Museoa · Bergara Monumentala · Lorategi Historikoak
Hizkuntza:
Euskara · Gaztelania
(Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak aukeratzen ditu hizkuntza eta bisita mota)
Abiapuntua:
Laboratorium Museoa
Erreserbatzeko:
943 769 003
Hiru bisita gidatu mota
EZAGUTU BERGARA ZURE MODURA
LABORATORIUM MUSEOA
BERGARA MONUMENTALA
LORATEGI HISTORIKOAK
Zientzia eta historia zeharkatzen duen bidaia.
Ezagutu zientziako eta historiako sekreturik handienak. Erakusketa iraunkorrean, Bergarako Errege Seminarioaren bilduma entzutetsuko piezen aukeraketa liluragarri bat esploratu ahal izango da. Iragan zientifikoa eta oraina lotuko dituen bidaia paregabe batean; historiaz, berrikuntzaz eta bitxikeriaz betetako ingurune berdingabe batean murgilduko zara.

Bergarako historian zehar bidaia bat.
Mendeetan zehar Bergarako kale eta eraikinek eraiki dute herriaren nortasuna. Bisita gidatu honetan, Bergarako hirigune historikoan zehar murgilduko zara, bere eraikin enblematikoak, plazak eta elizak ezagutuz. Bergarako txoko historikoak. Monumentuak iraganetik etorkizunerako zubia osatzen dutela deskubrituko duzu.

Natura eta ondarearen zeharreko bidaia.
Herri barruko naturgune babestuetatik ibilbide gidatua egingo da. Lorategi historikoek duten ondarea eta horrek ingurune jasangarri batean duen eginkizun garrantzitsua ezagutzeko aukera izango duzu.

