Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

W74 erakusketa berrira doako bisita gidatuak

15 apirila
Doan
Laboratorium Museoan ikusgai dagoen wolframiozko mineral lagina kristal metaliko ilunekin.

Bizi ezazu esperientzia murgiltzaile eta berritzaile bat wolframaren bitartez

Datorren apirilaren 15ean Laboratorium Museoan wolframaren inguruko erakusketa berria inauguratuko dugu “W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna” eta, egun horretan bertan, proposamen murgiltzaile eta berritzailean barneratzeko hiru doako bisita antolatu ditugu.

Erakusketak Ilustrazio garaiko Bergarara eramango zaitu. Wolframaren aurkikuntzatik gaur eguneraino. Murgildu wolframetik barrena bidaia berezi batean: zientzia, industria eta espioitza. Arrazoia, boterea eta etorkizuna sortu zituen historia bat. Ez duzu iragana behatuko bakarrik, orainaldian murgilduko zara eta etorkizuna ere irudikatuko duzu.

W74 zientzia murgiltzeko modu desberdin bat da:

  • Denboran zehar bidaiatzera eramango zaituzten espazioak
  • Ikus-entzunezko instalazio murgiltzaileak
  • Objektu historikoak eta garaikideak
  • Emozioz eta ezagutzaz betetako kontakizunak

Izen-ematea

Izena ematea oso erraza da eta beheko galdetegia beteta gauzatu behar da. Bizkor ibili plaza mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira!

Izena-eman hemen

Xehetasunak

  • Data: 15 apirila
  • Prezioa: Doan
  • Kategoria Ekitaldi: