Bergara ezagutzeko bisita gidatuak
4 apirila
Museoaren sarrera.

Larunbateroko bisita gidatuak
Larunbatero hiru bisita gidatu eskainiko dizkizugu eta zuk gustuko duzun hura aukeratu dezakezu, Laboratoriumek eta bere inguruak gordetzen dituen ezkutuko altxorrak ezagutzeko.
- Laboratorium Museoa
Museora bisita gidatua zientziaren sekreturik handienak bertatik bertara ezagutzeko: bildumak, istorioak, historia eta… askoz gehiago. - Bergara Monumentala
Bisita gidatu honetan, Bergarako hirigune historikoan zehar murgilduko zara, bere eraikin enblematikoak, plazak eta elizak ezagutuz. Bergarako txoko historikoak iraganetik etorkizunera. - Lorategi Historikoak
Bergarako natura eta paisaia ondarea ezagutzeko ibilbide gidatua.
Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak bisita mota eta hizkuntza (euskara edo gaztelania) aukeratuko ditu.
Izen-ematea
Derrigorrezkoa 943 769 003 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikoan
Ezagutu bisita gidatuei buruzko informazio eta xehetasun guztiak



