BERGARAN ARTEA ETA ZIENTZIA UZTARTUZ – XI. edizioa
ORTUKO BOTANIKA
Ilustrazio zientifikoko tailerra

Natura behatu eta marrazteko gogoa baduzu, hau da zure aukera. Aurten lehen aldiz, Laura González Hernandez ilustratzaile zientifikoak gidatuko du tailerra, eta ortuko botanika izango da protagonista.
| Xehetasunak | |
|
|
Data Urriak 10-11, 2026 |
|
|
Ordutegia Larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-20:00 (marrazketa eta konposizioa). Igandea: 10:00-14:00 (kolore-teknika) |
|
|
Kokalekua Laboratorium Museoa |
|
|
Nori zuzenduta Maila guztietako helduentzat, ez da aurretiko esperientziarik behar |
|
|
Prezioa 20€ (materiala barne) |
ortuko hazitik lamina batera
Ortuko landareak herbario-pliego moduan aztertu eta marraztuko ditugu, tinta txinatarra eta koloretako arkatzak erabiliz. Horretarako, landareen lagin prentsatu eta lehortuak eta argazkiak izango ditugu erreferentzia gisa. Laginak aurtengoak dira, eta, beraz, kolorea ondo mantentzen dute. Gainera, fruitu fresko eta lehortuak ere eskura izango dira.
Bi eguneko iraupena izango duen ikastaroan, ikasle bakoitzak bere barietatearen lamina landuko du, amaitu gabe geratuz gero ere, aurreratuta eta modu autonomoan amaitzeko beharrezko ezagutzekin. Lehen egunean marrazketa eta konposizioa landuko dira, eta bigarrenean, kolore-teknika. Saio bakoitzean, gainera, laborantza-barietateen garrantzia eta emakumeek ilustrazio zientifikoan historian zehar izan duten papera landuko dira.
Material guztia barne dago.


IRAKASLEAK

Laura gonzález hernandez
Laura González Hernández biologoa eta ilustrazio zientifikoan, bereziki botanikan, espezializatutako ilustratzailea da. Bere lanak zorroztasun zientifikoa eta sorkuntza artistikoa uztartzen ditu, espezieen eta ohiko laborantza-barietateen ilustrazioan interes berezia jarriz.
2018tik, zientzia- eta erakunde publikoekin lotutako ilustrazio eta ikerketa-proiektuetan dihardu. Besteak beste, HaziBiziArtea proiektua nabarmentzen da, Euskal Herriko ohiko laborantza-barietateen ilustrazio eta dibulgazioari eskainia. Horrez gain, botanika-ilustrazioko tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, besteak beste, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan (CSIC) eta Leongo Unibertsitatean.

NORARTE VISUAL SCIENCE, ESTUDIO LAGUNTZAILEA
Norarte Visual Science, 2011n sortutako estudioa, dibulgazio eta komunikazio zientifikoan espezializatua, ilustrazio, animazio eta infografia zientifikoen bidez. Ilustrazio zientifikoko lanetan aritzen dira, besteak beste, herbario-pliegoen eta espezie-erregistroen arloan.
Parte hartu nahi duzu?
Plazak mugatuak dira, ez itxaron beraz leku guztiak bete arte.
aurreko edizioetako irudiak







