ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · 2026KO URRIAREN 30ETIK AZAROAREN 15ERA · AROZTEGI ARETOA
bergaratik mundura: herria sortzen duten enpresak

ENPRESAK ETA HERRIA, ELKARREKIN HAZTEN
Erakusketak Bergarako enpresek herriaren garapenean izan duten eta duten eginkizuna jartzen du erdigunean. Ibilbide bisual baten bidez, enpresen jarduera, berrikuntza eta herriarekin duten lotura ezagutzera ematen ditu, eta ekonomia eta komunitatea elkarrekin nola hazten diren erakusten du. Urriaren 30etik azaroaren 15era, Aroztegi Aretoan.
