LH5 ETA LH6 IKASLEENTZAKO LEHIAKETA · ZTB
Emakume zientzialarien lehiaketa

Nori
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei
Nola
3 eta 5 ikasle arteko taldeetan
Epea
2027ko urtarrilaren 29a
Sari-banaketa
Otsailaren 11n, 11:30etan, Laboratorium Museoan
Antolatzailea
Laboratorium Museoa · ZTB Bergara
Aukeratu emakume zientzialari bat eta sortu zuen lana
ZTB jardunaldien barruan, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak elkarlanean aritzeko lehiaketa antolatu dugu.
Helburua da emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa eta ikusgaitasuna ematea, emakumeek zientziaren garapenean egindako ekarpenak ezagutaraztea, genero-estereotipoak gainditzea eta neska zein mutilen artean zientziarekiko interesa eta bokazioak sustatzea.
Nola parte hartu
- Eman izenaSakatu «Eman izena» botoia edo idatzi laboratorium@bergara.eus helbidera, ikastetxearen, irakaslearen eta talde kopuruaren datuekin. Taldea 3 eta 5 ikasle artekoa izan ezin bada, jarri gurekin harremanetan izena eman aurretik.
- Ikertu eta sortuAukeratu edozein arlotako emakume zientzialari bat (fisika, kimika, biologia, matematika, ingeniaritza, astronomia, medikuntza…) eta ikertu haren bizitza eta ekarpenak.
- Bidali lanaBidali laboratorium@bergara.eus helbidera, taldekide guztien izen-abizenekin, edo ekarri museora lan fisikoa bada. Azken eguna: 2027ko urtarrilaren 29a.
Zer jaso behar du lanak?
Biografia
Nor izan zen eta nolakoa izan zen haren ibilbidea.
Testuinguru historikoa
Zer garaitan eta zer egoeratan garatu zuen bere jarduera.
Lorpenak eta ekarpenak
Zer ikertu zuen eta zer ekarpen egin zion zientziari.
Berdintasunari buruzko gogoeta
Generoak, jatorriak, klase sozialak edo desgaitasunak haren ibilbidean izan zuten eragina.
Informazioa ikasleen adinera egokitu behar da. Garrantzitsuena da edukia ulertzea eta norberaren hitzekin azaltzea, ez kopiatzea.
Formatu librea
- Posterra edo infografia
- Marrazkia edo collagea
- Ilustrazio zientifikoa
- Eskulana edo maketa
- Komikia edo ipuina
- Aurkezpen digitala
- Bideoa · 2 min
- Podcasta · 2 min
- Antzezpena · 2 min, bideoz
- Beste ideiaren bat
Ez da beharrezkoa lana formatu digitalean aurkeztea. Formatu guztiek balio bera dute: edukia nola garatu eta komunikatu den baloratuko da.
Balorazio irizpideak
- Eduki zientifiko eta historikoaren kalitateaInformazioaren zuzentasuna, testuingurua eta zientzialariaren ekarpenen azalpena
- 25
- Ikerketa eta ulermenaInformazioa bilatzeko, hautatzeko eta ulertzeko lana; edukia norberaren hitzekin azaltzeko gaitasuna
- 20
- Berdintasunaren ikuspegia eta gogoeta pertsonalaEmakumeen ekarpena ikusgai egitea, genero-estereotipoei buruz hausnartzea eta/edo zientzialaria gaur egungo berdintasunarekin lotzea
- 20
- Originaltasuna eta sormenaIkuspegi propioa, ideia originalak eta baliabide sortzaileen erabilera
- 15
- Komunikazioa eta argitasunaMezua modu argi, ulergarri eta erakargarrian transmititzea
- 10
- Talde-lana eta inplikazioaKideen parte-hartzea, elkarlana eta lana antolatzeko modua
- 10
Saria
Talde irabazleko kideek opari-pakete bana jasoko dute, eta ikasgela osoak Laboratorium Museoko jarduera bat egingo du.
Lanak Laboratorium Museoan, webgunean eta sare sozialetan erakutsi ahal izango dira, beti egileen izenak adierazita.
Sari-banaketa
Otsailak 11
11:30 · Laboratorium Museoa
Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Lanak taldeka egingo dira, gutxienez 3 eta gehienez 5 ikasleko taldeetan. Talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Ikasle bakoitzak talde bakarrean parte hartu ahal izango du; beraz, ikasle bera ezin izango da bi taldetako kide izan.
Ikasgelaren antolaketa edo bestelako arrazoi pedagogikoak direla eta, taldeak adierazitako gutxieneko edo gehieneko kopuruetara egokitu ezin badira, antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko da izena eman aurretik, egoera aztertu eta taldearen osaera adosteko.
2. Gaia
Talde bakoitzak emakume zientzialari bat aukeratu beharko du, eta haren bizitza, ibilbidea, testuingurua eta zientziari egindako ekarpenak ikertu eta aurkeztu.
Aukeratutako zientzialaria edozein zientzia-arlotakoa izan daiteke: Fisika, Kimika, Biologia, Matematika, Ingeniaritza, Teknologia, Astronomia, Medikuntza edo beste edozein diziplina zientifikotakoa.
3. Sormena eta formatua
Talde bakoitzak bere lanaren formatua libreki aukeratu ahal izango du. Ez da formatu jakin bat lehenetsiko; aitzitik, aukeratutako formatuak proposamenari egiten dion ekarpena, haren originaltasuna eta komunikatzeko gaitasuna hartuko dira kontuan.
Besteak beste, honako formatu hauek erabil daitezke: posterra edo infografia; marrazkia, collagea edo ilustrazio zientifikoa; eskulana edo maketa; komikia edo ipuin ilustratua; PowerPoint edo bestelako aurkezpen digitala; bideoa edo elkarrizketa grabatua (2 minutu gehienez); podcasta edo audio-formatua (2 minutu gehienez); antzezpena edo bestelako proposamen eszenikoa (2 minutu gehienez; bideo-grabazio bat entregatuko da); edo proposatutako beste edozein formatu, betiere lehiaketaren helburuekin bat badator.
Ez da beharrezkoa lana formatu digitalean aurkeztea.
Formatuek balio bera izango dute, eta ez da formatu jakin bat erabiltzea berez sarituko. Horren ordez, edukia eta ideia aukeratutako formatuan nola garatu eta komunikatu diren baloratuko da.
4. Lanaren edukia
Aukeratutako formatua edozein izanik ere, lanak gutxienez honako alderdi hauek jaso beharko ditu:
1. Biografia: nor izan zen eta nolakoa izan zen haren ibilbidea.
2. Testuinguru historikoa: zer garaitan eta zer egoeratan garatu zuen bere jarduera.
3. Lorpenak eta ekarpen zientifikoak: zer ikertu zuen eta zer ekarpen egin zion zientziari.
4. Berdintasunaren, aniztasunaren eta ikuspegi intersekzionalaren inguruko gogoeta: aukeratutako zientzialariaren ibilbidea eta ekarpenak bere testuinguru sozial, historiko eta kulturalarekin lotzea, eta zientziaren munduan eragina izan dezaketen desberdinkeriak eta oztopoak aztertzea (generoa, jatorria, arrazializazioa, klase soziala, desgaitasuna eta beste batzuk).
Informazioa ikasleen adinera egokitu beharko da, eta garrantzia emango zaio informazioa ulertu eta norberaren hitzekin azaltzeari, informazioa kopiatzea baino gehiago.
5. Berdintasuna eta ikusgaitasuna
Lehiaketak emakumeek zientziaren garapenean egindako ekarpenak ezagutarazi eta ikusgai egin nahi ditu, emakumeen aniztasuna eta bizi izan dituzten errealitate desberdinak kontuan hartuta.
Era berean, zientziaren munduan genero-estereotipoek eta beste desberdinkeria eta bazterketa batzuek izan duten eta duten eragina aztertzea sustatu nahi du. Horretarako, ikuspegi intersekzionala txertatzea proposatzen da, emakumeen esperientziak ez direla homogeneoak ulertzeko eta zientziaren historian ikusgaitasun txikiagoa izan duten pertsonak ere ezagutarazteko.
6. Balorazio irizpideak
Epaimahaiak goian adierazitako irizpideen arabera baloratuko ditu lanak, 100 punturen gainean.
7. Izena ematea
Izena emateko, irakasleak e-posta bat bidali beharko du laboratorium@bergara.eus helbidera, ikastetxearen izena, irakaslearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa, maila eta talde kopurua adierazita.
8. Lanak bidaltzea
Lanak laboratorium@bergara.eus helbidera bidaliko dira, taldeko kide guztien izen-abizenak adierazita.
Lan fisikoak aurkeztuz gero, Laboratorium Museora ekarri beharko dira.
9. Aurkezteko epea
Lanak aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 29a izango da.
10. Epaimahaia
Epaimahaia Bergarako Udaleko Laboratorium Museoa, Berdintasun eta Komunikazio zerbitzuak, Garapen zerbitzua, Miguel Altuna Lanbide Heziketa, UNED eta NDANK NDANK taldeko kideek osatuko dute.
11. Saria
Talde irabazleko kideek opari-paketea jasoko dute, eta ikasgela osorako Laboratorium Museoko jarduera bat.
12. Aurkeztutako lanen hedapena
Onartutako lanak Laboratorium Museoan, museoko webgunean eta sare sozialetan erakutsi edo zabaldu ahal izango dira, betiere egileen izenak adierazita.
13. Sari-banaketa
Sariak otsailaren 11n, 11:30etan, banatuko dira Laboratorium Museoan.
14. Lanen kontserbazioa eta erabilera
Aurkeztutako lanak digitalki Laboratorium Museoaren funts dokumentalean gorde ahal izango dira, eta museoak bere jarduera hezitzaileetan, sare sozialetan eta bestelako hedabideetan erabili ahal izango ditu, betiere egileak behar bezala identifikatuta. Lan fisikoak sari-banaketaren egunean bueltatuko dira.
15. Oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar.
Oinarri hauen interpretazioan edo aplikazioan sor daitezkeen zalantzak lehiaketaren antolakuntzak eta epaimahaiak ebatziko dituzte, eta hartutako erabakiak apelaezinak izango dira.
Datu pertsonalen babesa. Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, lehiaketa kudeatu eta gauzatzeko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan. Tratamendua: 2205.
