ERAKUSKETA IRAUNKORRA · TAULA PERIODIKOA
unibertsoa osatzen duten elementuak

Taula periodikoaren egitura eta bilakaera
Laboratorium Museoak taula periodikoari eskainitako erakusketa berreskuratu du, eta orain museoaren bilduma iraunkorraren parte da. Erakusketa honek kimikaren oinarriak eta unibertsoa osatzen duten elementuak ulertzeko modu argi eta bisuala eskaintzen du.
Bisita osoan zehar, bisitariek elementu kimikoen antolaketa, haien propietateak eta gizakiekin eta naturarekiko duten harremana ikasiko dute. Panel didaktikoen eta baliabide interaktiboen bidez, taula periodikoaren bilakaera eta zientziaren historian duen garrantzia azaltzen dira.
Dmitri Ivanovitx Mendeleev zientzialari errusiarrak sortu zuen gaur egun ezagutzen dugun elementu kimikoen taula periodikoa 1869an. Aldi berean, omenaldia egiten zaie Elhuyar anaiei, 1783an Bergaran, Errege Seminarioko Kimika Laborategian, wolframioa isolatzea lortu baitzuten.
Erakusketak Europako Kimika Elkarteak (EuChemS) sortutako Ugaritasun Taula ere barne hartzen du, eta bertan elementu kimikoen erabilgarritasuna Lurrean erakusten da. Ikuspegi honek baliabide naturalak kontserbatzearen eta etorkizunean arduraz erabiltzearen garrantziaz hausnartzeko aukera ematen digu.
irudi galeria



