Mundua aldatu zuen elementu sekretua
W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna
1783: BERGARAN HASI zen GUZTIA
Laborategi batean, matrasez, mineralez eta formulaz beteriko koadernoz inguratuta, Elhuyar anaiek metal berri bat isolatzea lortu zuten. Ez zekiten orduan, baina aurkikuntza hark historiaren norabidea aldatuko zuen. Metal hori wolframa zen. Euskal Herrian isolatu den elementu kimiko bakarra.
Ilustrazio garaiko lorpen zientifiko gisa hasi zena laster bihurtu zen askoz handiagoa. Bere erresistentzia handiak eta tenperatura altuak jasateko gaitasunak ezinbesteko material bihurtu zuten.
Lehenik laborategietan. Ondoren industrian. Gero, XX. mendea markatu zuten gatazketan. Wolframa baliabide estrategiko bihurtu zen. Desiraren objektu. Espioitza, aliantza eta nazioarteko tentsioen arrazoi.
Mundua aldatzen ari zen bitartean, wolframa han zegoen. Ikusezina eta erabakigarri aldi berean, gaur egun bezala. Egunero erabiltzen dugun teknologian dago. Bizitzak salbatzen dituen medikuntzan. Etorkizuna eraikitzen duten makinetan. Eta, hala ere, bere historiak ezezaguna izaten jarraitzen du. Horregatik, orain da hura ezagutzeko unea.

Wolframan bARRENA bidaia murgiltzaile BAT
“W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna” erakusketak wolframaren historia ezagutzera gonbidatzen zaitu. Ilustrazio garaiko Bergaratik gaur egungo mundura eramango zaituen bidaia murgiltzailea da. Zientzia, politika eta gizartea uztartzen dituen ibilbidea, norabide bakarreko istorio baten erakusle: ezagutzak eraldaketarako duen indarra.
Hemen ez duzu iragana soilik behatuko. Zeharkatu egingo duzu, orainaldian murgiltzeko eta etorkizuna irudikatzeko. W74 ez da erakusketa soil bat: wolframaren historia zeharkatzen duen esperientzia da. Zientziak dena alda dezakeela ulertuko duzu.
W74k zientziara hurbiltzeko modu desberdin bat proposatzen du:
- Denboran zehar bidaiatzera eramango zaituzten espazio murgiltzaileak
- Ikus-entzunezko instalazio inguratzaileak
- Objektu historikoak eta garaikideak
- Emozioa eta ezagutza uztartzen dituzten kontakizunak
Murgildu zaitez W74 erakusketan eta ezagutu wolframak mundua nola aldatu zuen. Ez utzi istorio hau oharkabean pasatzen. Bizi iragana, sentitu oraina eta irudikatu etorkizuna zientziaren bidez.
Zure iraganerako eta etorkizunerako bidaia hemen hasten da!
irudi galeria







