BERGARAKO ERREGE SEMINARIOAREN BILDUMAREN ERAKUSKETA IRAUNKORRA
Euskal Baleari buruzko modulu interaktiboa

3D modulu interaktiboa
Modulu berritzaile interaktiboak Euskal Balea (Eubalaena glacialis) du protagonista.
Euskal Herriko kulturan zein historian funtsezkoa izan den animalia da Ipar Atlantikoko sardako balea.
Laboratorium Museoaren erakusketa iraunkor honetan bisitariek 3D-ko modulu interaktibo batekin eta balearen orno erreal batekin egingo dute topo.
Zetazeoaren hurbilketa erreala eta birtualitatearen arteko fusioa.
- 1. atala: Zetazeoaren anatomia. Eredu birtual bat oinarri balearen konposizio biologikoa du aztergai.
- 2. atala: Euskal balearen arrantza. Bale ehizaren erpinetan eta Ternuako bidaietan barrena murgiltzeko aukera.
Euskal balearen ornoa
Zaharberritze tratamendua egindako ornoak, Euskal Herriko historian eta kulturan funtsezkoa izan den animalia baten tamaina erreala ikusteko aukera eskaintzen du.
Pieza honek dimentsio ukigarri eta emozionala ematen dio erakusketari, bisitariak euskal itsas ondarearekin konexio bat sortuta.
irudi galeria




