Bihurtu zaitez XVIII. MENDEKO zientziaren espioi
ESCAPE THE MUSEUM

Noiz:
Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean, 17:00etan
Taldeak:
5–10 pertsona
Adina:
+12 urte
Norentzat:
Lagun-taldeentzat, familientzat eta jakin-mina duten guztientzat aproposa
Lekua:
Laboratorium Museoa
Erreserbatzeko:
943 769 003 telefonora deitu
Bidaiatu 1783. urtera eta sartu misio sekretu batean
Museoak escape room motako esperientzia murgiltzaile bat proposatzen dizu. Bertan, Elhuyar anaiak lagundu beharko dituzu informazio sekretua deskodetzen eta zientziaren historiako mugarri garrantzitsuenetako bat burutzen: wolframaren aurkikuntza.
XVIII. mendearen amaieran, Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek aurrekaririk gabeko misio zientifiko bati ekin zioten. Haietako batek Europa zeharkatzen du espioi gisa, laborategietan infiltratuz; besteak, berriz, Bergaran lanean jarraitzen du, mezu zifratuak deszifratzen. Orain, informazio hori osatu gabe geratu da eta zure laguntza behar dute…
Lortuko al duzu wolframaren misterioa argitzea?
60 minutu, denbora hori izango duzu museoko espazio sekretuetan ezkutatutako pistak topatzeko, mezu zifratuak deskodetzeko eta erronkaz beteriko misterio zientifiko bat ebazteko.
- 8 proba zientifiko eta interaktibo
- Mezu zifratuak eta kode sekretuak
- Talde-lana
- Eta… sorpresa gehiago!
Arakatu, ikertu, pistak lotu. Sartu museoko espazioetan eta egin aurre wolframaren misterioari. Ezagutza ere erronka bat da. Esperientzia murgiltzaile honetan, asmamena, behaketa eta talde-lana izango dira gakoak.
Prestatu zaitez zientziaren espioi bihurtzeko eta abentura ahaztezin bat bizitzeko!
ausartzen zara?
Erreserbatu zure plaza 943 769 003 telefonoan eta eman hasiera misioari.



