
LABORATORIUM MUSEOA, ZIENTZIARI ATEAK ZABALTZEN
Bergarako Laboratorium Museoa zientziaren dibulgaziorako topagunea da. Iragana, orainaldia eta etorkizuna lotzen dituena. Museoa kokaleku historiko paregabe batean kokatuta dago, Bergarako Errekalde Jauregian, Euskal Herriko zientziaren garapenaren bihotzean.
Begara izan zen, XVIII. mendean, Ilustrazioaren nukleo garrantzitsuena. Debagoienako herri honetan gertatu zen nazioartean garrantzia handia izan zuen mugarri bat: 1783an Elhuyar anaiek egindako wolframioaren (tungstenoa) aurkikuntza. Gertaera horrek, Bergara, kimikaren eta fisikaren historia unibertsalaren mapan kokatu zuen.
Laboratorium Museoa ez da erakusketa gune bat soilik. Laborategi bizia da, non zientziaren historia —wolframioaren aurkikuntzatik gaur egungo erronka zientifikoetaraino— orainaldiarekin elkarrizketan aritzen den eta, aldi berean, herritarrek esperimentatu, deskubritu eta galdera berriak egiteko aukera dute.
EPS Historic Site
European Physical Society-k (EPS) EPS Historic Site izendatu zuen Bergara 2018an, Europako fisikaren historian garrantzi berezia izan duten lekuak identifikatzen dituen zigilua. Izendapen honekin, Laboratorium Europako mapa zientifikoan kokatu zen eta izendapen hau jasotzen duen Estatuko hirugarren lekua bilakatu zen. Museoak Bergarako altxor zientifikoei eta ezagutzari egiten dioten ekarpenaren aitortza da.
Gure misioa
Laboratorium Museoak zientzia gizarteratzeko lan egiten du. Zientzia gizartera hurbildu eta gizartea zientzian murgiltzeko. Gure helburua jakin-mina piztea da, pentsamendu kritikoa sustatzea eta bokazio zientifikoak bultzatzea haur eta gazteen artean. Aldi berean, ikasteko eta hausnartzeko topagune irekiak sortzen ditugu publiko guztientzat.
Gure ikuspegia
Museo sozial eta dinamikoa izateko lan egiten dugu, Euskal Herriko zientzia-dibulgazioan erreferente bilakatzeko. Zorroztasun historikoa, berrikuntza eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditugu. Hezkuntza, kultura eta zientziaren arteko elkargune gisa finkatu nahi dugu eta, bertan, ezagutza kolektiboki partekatu eta eraiki.
Gure balioak
- Zehaztasun zientifikoa: ezagutza eta ikerketatik dibulgatzen dugu.
- Irisgarritasuna: zientzia pertsona guztientzat da.
- Parte-hartzea: interakzioa eta ikaskuntza aktiboa sustatzen ditugu.
- Berdintasuna: askotariko erreferenteei ikusgaitasuna ematen diegu eta denontzako aukera berdintasuna sustatzen dugu.
- Berrikuntza: zientzia esperimentatzeko eta komunikatzeko modu berrien aldeko apustua egiten dugu.
Innovación: apostamos por nuevas formas de experimentar y comunicar la ciencia.
Lurraldearekiko konpromisoa: Museoa Bergarako eta inguruko kultur eta hezkuntza motor gisa ulertzen dugu.
