Laboratorium Museoaren albisteak

“Mundu aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak” erakusketa ikusgai izango da Laboratorium Museoan

Cartel de la exposición Emakumeak Zientzian sobre mujeres en la ciencia en el Museo Laboratorium de Bergara
  • Zientziaren eta teknologiaren historiako zein egungo emakume erreferenteak biltzen ditu erakusketak
  • Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era ikusgai, museoaren ohiko ordutegian
  • Emakume eta Neska Zientzientzilarien Nazioarteko Egunaren harira, lehiaketa eta mahai-ingurua ere antolatu dira

Amaitzeko, martxoaren 12an “Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak” izeneko mahai-ingurua egingo da, Laboratorium Museoak eta Enpresarek elkarlanean antolatuta. Jarduerak industrian emakumeek duten papera, sektoreko egungo erronkak eta industria anitzago eta inklusiboago baten alde erreferente femeninoak sortzearen garrantzia izango ditu ardatz, Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan.

El Museo Laboratorium acogerá la exposición “Mujeres que cambiaron y cambian el mundo” del 15 de enero al 15 de febrero. Se trata de una exposición impulsada por el Parque Tecnológico de Euskadi, que se enmarca dentro de la iniciativa Emakumeak Zientzian, junto con el resto de actividades organizadas por el museo con motivo del Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia.

La exposición sitúa en el centro a mujeres referentes, tanto históricas como actuales, de la ciencia y la tecnología, dando visibilidad a las aportaciones realizadas por las mujeres al progreso de la sociedad. A través de un recorrido que conecta pasado y presente, la muestra pone en valor trabajos que a menudo han permanecido invisibilizados y tiene como objetivo generar referentes para las nuevas generaciones.

Erakusketa bi ataletan egituratzen da: “Mundu aldatu zuten emakumeak” atalak zientzia eta teknologiaren historian mugarri izan diren emakumeen lana jasotzen du; “Mundua aldatzen duten emakumeak” atalak, berriz, gaur egun arlo horietan lanean ari diren profesionalen ekarpena nabarmentzen du. Etorkizunera begirako mezua helarazten duen proposamena da.

Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariaren hitzetan, erakusketa hau “Laboratoriumek berdintasunarekin, dibulgazio zientifikoarekin eta hezkuntzarekin duen konpromisoaren erakusle da”. Emakumeek zientzian iraganean eta egun egiten duten ekarpenari ikusgaitasuna ematea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Ildo beretik doaz, halaber, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira antolatutako gainerako ekintzak.

Bisitaria “Mundua aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak” erakusketa ikusten, Bergarako Laboratorium Museoan

Emakumeak Zientzian ekimenaren baitako beste jarduerak

Erakusketarekin batera, Laboratoriumek, urtero lez, Emakume Zientzialarien IV. Lehiaketa antolatu du Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Lehiaketaren helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarekiko interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Lanak 2026ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta sari banaketa otsailaren 11n egingo da Laboratorium Museoan. Lehiaketaren oinarriak eta izen-ematea hemen. Las bases del concurso y la inscripción están disponibles aquí.

Amaitzeko, martxoaren 12an “Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak” izeneko mahai-ingurua egingo da, Laboratorium Museoak eta Enpresarek elkarlanean antolatuta. Jarduerak industrian emakumeek duten papera, sektoreko egungo erronkak eta industria anitzago eta inklusiboago baten alde erreferente femeninoak sortzearen garrantzia izango ditu ardatz, Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan.


Scroll to Top