Aldi baterako erakusketak

Mai 13
Eka 8
Baionako kortsarioak kartela
Beart, Labortotium, Bergarako Udala eta Baionako Kortsarioak
Erakusketaren eskultura bat eta koadro batzuk
Bi koadro
Azalpenak ematen
Erakusketa
Erakusketa jendearekin
Erakusketa jendearekin

Baionako Kortsarioak

Erakusketa

Beste urte batez, eta Bergarako Beart elkartearekin duten harremanari esker, Bergaran erakutsiko dituzte haien lanak Baionako Kortsarioek. Aurten, baina, kokaleku berria izango dute: Laboratorium Museoa. Maiatzaren 13tik ekainaren 8ra arte egongo da erakusketa Bergaran.

Errobi eta Aturri ibaien ertzetatik, Alain, Andre, Claude, Eric, Julia, Mica eta Pat artistek pandemia garaian egindako lanak erakutsiko dizkigute Bergaran. Oso ezagunak egiten zaizkigun obrak dira, artista eta bere lana gehiago eta hobeto ezagutzen ari baikara. Bizi izan ditugun garai zail hauetan bere alderdirik atseginena erakutsi digu arteak, eta sendatzeko balio izan digu.

lkusten duguna eta esperimentatzen duguna adierazteko aukera ematen digun babeslekua da artea, beste modu batean nekez adierazi baitezakegu hori guztia. Baiona Bergara, Bergara Baiona, joan-etorriko bidaia da, baina askoz urrutiago doa; askatasun emozional, psikologiko eta espiritualerako bidaian parte hartzen dugu artearekin. Goza dezagun Baionako Kortsarioek hain maitasun handiz prestatu duten erakusketa honetaz.

Inaugurazioa

Beart alkartearekin elkarlanean egin dugun erakusketa honen inaugurazioa maiatzaren 13an izan genuen.

Gorka Artola alkateak egin zien harrera Baionako 'Galerie de Corsaires'-eko artistei. Berarekin egon ziren Ainhoa Lete alkate ordea, Laboratorium Museoko arduradun Rosa Errazkin, Beart elkarteko presidente Karlos Galarraga eta André Goupille Kortsarioen Elkarteko arduraduna.

Alkateak Museoaren izaera soziala nabarmendu zuen. Ez dagoela zientziari bakarrik lotuta esan du, eta azken garaian askotariko gaiak jaso dituela bertan. “Gizarte museoa da hau, eta bere ekarpena ere, gizartea bezalaxe, anitza eta askotarikoa da. Hori bera adierazten dute bertan hartzen diren erakusketek ere”.

Bergaran arteak duen presentzia, eta Beartek egiten duen lan handia ere aipatu zituen Alkateak.

“Bizi izan ditugun garai zail hauetan bere alderdirik atseginena erakutsi digu arteak, eta sendatzeko balio izan digu. Ikusten duguna eta esperimentatzen duguna adierazteko aukera ematen digun babeslekua da artea, beste modu batean nekez adierazi baitezakegu hori guztia”, Beart elkarteko Karlos Glarraga presidentearen ustez.

Elkarlanaren ideia ere nabarmendu du Rosa Errazkin Laboratorium Museoko arduradunak.

'Galerie de Corsaires' irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Baionako Udalarekin lankidetzan diharduena. Baiona Ttipiaren bihotzean dago, Euskal Museotik eta Bonnat-Helleu museotik gertu, eta Euskal Herriko eta Frantziako Hego-Mendebaldeko artista guztiei aukera ematen die, doan, beren lanak ikusgai jartzeko. Noizbehinka, bertako ekitaldiekin lotutako erakusketak antolatzen ditu, hala nola Urdaiazpiko Azoka, Aniztasunaren Astea, Museoen Gaua eta Aste Urdina (adinekoentzako pintura-lehiaketa).

Era berean, harremanak ditu atzerriko artistekin eta artista-kolektiboekin, elkarlanean jarduteko eta hartu- emanak izateko. 'Galerie des Corsaires' elkarteak aire zabaleko erakusketetan parte hartzen du bere kideekin, eta horrez gain, urtero, aire zabaleko ekitaldi bat antolatzen du, hala nola 'Remp’Arts'.

Pozik agertu dira Bergaran egoteagatik, eta baita erakusketarako kokaleku berria izateagatik ere.

Ots 21
Api 29
Taula Peridiodikoaren erakusketa. Kuboen jolas didaktikoa.
Taula periodikoa
Solidoak, Likidoak, Gasask, Sintetikoak
Elementuen taula izadian duten urritasuanren arabera

Taula periodikoa 2022: unibertsoa osatzen duten elementuak

Erakusketa

2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mudua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.

Aurten erakusketa hori berreskuratu dugu, eta, aipatutakoaz gain, panelei eta jolas didaktikoei esker, Dimitri Ivanovich Mendeleiev zientzialari errusiarrak, 1869an, gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoa sortu zuela gogoratuko dugu. Taula Periodikoaren asmakuntzak izan duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta, aldi berean, Elhuyar anaiak omentzen ditugu, 1783an Wolframa isolatu baitzuten, 1778an Real Seminario Patriótico Bascongadoko elkarteak Bergaran sortutako Laboratorium Chemicum-ean.

 

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera

Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.

2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak

Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula

Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Aza 18
Ots 15
Hidrogeno berdea erakusketaren kartela
Erakusketako panela
Inaugurazioan
Inaugurazioan
Hidrogenoarekin funtzionatzen duten autoak
Susana Pérez doktoreak azalpenak ematen
Bisita gidatuen kartela
Janire Lamariano doktorea erakusketa azaltzen du

Hidrogeno berdea

Erakusketa

HIDROGENO BERDEA; Klima aldaketaren konponbidea?

Gaur egungo sistema energetikoa erregai fosilen erabileran oinarritzen da. Petroliotik eta gas naturaletik gure etxeak berotzeko eta elektrizitatea sortzeko metanoa lortzen da; baita gasolina eta diesela gure autoak mugitzeko, eta kerosenoa hegazkinak eta ontziak mugitzeko ere. Baina erregai-fosilen erabilerak bi arazo nagusi ditu: erosteko beste herrialdeen menpe gaudela (haiek nahi duten preziora) eta erabiltzerakoan CO2-a isurtzen dutela (honek klima-aldaketa areagotzen du). Horregatik, energiari dagokionez independente eta ingurumenari dagokionez jasangarriak izateko aukera ematen diguten ordezko energia-iturriak bilatzen ari dira, hala nola, energia-berriztagarriak eta hidrogenoa.

Erakusketa honetan hidrogeno berdearekin erlazionatutako galdera askori erantzuna eman nahi diogu: zer da? Nola ekoizten da? Jasangarria da? Interesgarri izatea eta gero eta hurbilago dagoen etorkizuneko mundua ulertzen laguntzea espero dugu.

Panelez gain, Hidrogenoa lortzeko Voltametro bat dago esperimentatzeko eta bestetik, egunerokoan zenbat CO2 sortzen dugun kalkulatzen duen excell bat eskuragarri dago erakusketan, baita hidrogenoz funtzionatzen duten jostailuzko kotxe txiki batzuk ere. Horiez gain, eta Javier Tejadaren bideo bat ere eskainiko da.

 

Bisita gidatuak

Egun eta ordutegi hauetan izango dira:

  • Abenduak 2
    • Euskaraz: 11:00
    • Gaztelaniaz: 18:00
  • Abenduak 17
    • Euskaraz: 11:00
    • Gaztelaniaz: 18:00
  • Abenduak 23
    • Euskaraz: 11:00
    • Gaztelaniaz: 18:00
  • Abenduak 28
    • Euskaraz: 11:00
    • Gaztelaniaz: 12:00
  • Abenduak 29
    • Gaztelaniaz: 17:00
    • Euskaraz: 18:00
  • Urtarrilak 13
    • Euskeraz: 12:00
    • Gaztelaniaz: 17:30
  • Urtarrilak 21

    • Euskeraz: 12:00
    • Gaztelaniaz: 17:30
  • Urtarrilak 25
    • Euskeraz: 12:00
    • Gaztelaniaz: 17:30
  • Otsailak 3
    • Euskeraz: 12:00
    • Gaztelaniaz: 17:30
  • Otsailak 11
    • Euskeraz: 12:00
    • Gaztelaniaz: 17:30

Zientzialariek gidatutako bisitak

 

 

Susana Pérez doktorea

Gaztelaniaz, Susana Pérez Gil, erakusketa honetako edukia prestatu du. Kimikaren teknologian doktorea da, bergararra, eta Teknaliako teknologoa. Bere espezialitatea: Teknología kimikoa, prozesuak, H2 ekoizpena, CO2-aren atzematea eta erabilera.

 

Janire Lamariano doktorea

Euskaraz, Janire Lamariano, kimikan doktorea eta UNEDen irakaslea.

 

-

Izena emateko, deitu edo idatzi Laboratoriumera:
Tel 943 769 003
@: laboratorium@bergara.eus

 

Sorgina Txirulina ipuin kontalaria:

  • Urtarrilak 22, 11:00etan
  • Urtarrilak 29, 11:00etan

4-8 urtetako umeentzat egokia.
Erreserbak: 943 769 003 | laboratorium@bergara.eus
Ikusi informazio gehiago, gure albistean.

Urr 29
Aza 14
Mikel Rodriguez Hidalgo. Zalakantoa
Amaia Torres Diospyros. Kaki
Inaugurazioa
Inaugurazioa ZTB kartelarekin
Ilustraciencia erakusketa Aroztegi aretoan
Jirafaren ilustrazio zientifikoa
Erakusketa
Ibai-karramarro gorria
Saguzarra edo gauenararen marrazki zientifikoa
Terebuza edo sendapokiaren marrazkia hazien barreiatzea irudikatzeko
Erakusketako hegazti batzuen ilusrazio zientifikoa

Ilustraciencia 7 Bergaran

Erakusketa

AROZTEGI ARETOAN:

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00

‘Ilustraciencia 7’ erakusketan, Ilustrazio Zientifikoaren eta Naturaren Nazioarteko Sariaren zazpigarren edizioan parte hartu duten 40 artelan ikus daitezke. Sari hori Madrilgo Natur Zientzien Museo Nazionalak (MNCN-CSIC) eta Komunikazio Zientifikoaren Elkarte Katalanak (ACCC) antolatzen dute. Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta ‘la Caixa’ Fundazioaren laguntza ere badu ekimenak.

Erakusketa ibiltariak irudi zientifiko eta naturalistako profesionalen lana erakusten dio bisitariari. Animalia bat, mineral bat edo duela milioika urteko paisaia berreraiki daiteke ilustrazioari esker, hainbat teknika erabilita, baina betiere zehaztasun zientifikoz.

Ilustraciencia lehiaketa 2009an jaio zen, eta ordutik, zientzia irudiaren bidez dibulgatzen duten ilustratzaileen lana saritu du. 2019ko edizioan 500 lan aurkeztu ziren eta horietatik, epaimahaiak 40 aukeratu zituen erakusketa ibiltari honetarako.

Laboratoriumek laguntzen duen EHUk eskaintzen duen ilustrazio zientifikoaren masterreko bi ikasleen lanak sarituak izan ziren: Amaia Torres eta Mikel Rodríguez.

 

Eka 25
Urr 10
Kotoiaren emakumeak irudi nagusia
Emakumeak elkarrizketatzen
Kotoiaren emakumeak balkoia
Kotoiaren emakumeak inaugurazioa ordezkaritza instituzionala eta Bergarako kotoiaren langile ohiak
Fanny Alonsoren lan-taldea eta Bergarako kotoiaren langile ohiak
Fanny Alonso azlpenak ematen erakusketan
Erakusketako sarrera
Erakusketara sartzen
Kotoiaren langile ohia erakusketa ikusten
Zuloaga familia alkatearekin hitz egiten
Zuloaga familia
Erakusketaren eskuorria eskutan
Eskuorria aulki batean

Kotoiaren emakumeak. Bizi istorioak

Erakusketa

 

Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumek. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, poesiak, argazkiak, literatura, moda...) emakume haien bizi istorioak kontatuko dira, haiek bizi zuten guzti hori azalduz.

Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zen, baina pixkanaka kutsu kulturala hartu zuen. Andoainen sortutako proiektu bat da. 1857-1965 urteetan, Andoaien, Algodonera Guipuzcoana izeneko lantegi bat izan zen. Bertan, langileen % 90 emakumeak ziren. Emakume guzti horiei omentzeko eta indartzeko asmotan, jaio zen Kotoiaren Emakumeak erakusketa. Hori, martxoaren 3tik 20ra, egon zen ikusgai Bastero Kulturgunean. Andoaingo ehun-fabrika itxi egin zenean, bertan lan egiten zuten emakume asko Bergarara joan ziren lanera, horregatik, proiektu honen bigarren geltokia Bergara da.

Erakusketa “Totem” (argazkian ikusgai) desberdinez dago osatua, eta bertan, poesiak, argazkiak, ilustrazioak... daude ikusgai. Andoaingo “totemak” txuri kolorekoak dira, Bergarakoak aldiz, urdinak; mahoi koloreari erreferentzia eginez.

Kotoiaren Emakumeak, esposizio jasangarria da. “Totem”ak Irizar fabrikako egurrez eta oihalez daude osatuak. Bestalde, Andoaingo zatiko oihalak, emakume batek eman zizkigunak dira. Horiek Andoaingo Algodonerakoak direla pentsatzen dugu. Bestalde, oihalak zintzilik dauden tutuak, Donostiako “Muchas Telas” dendakoak dira. Erakusketa honetan, berriak diren gauza bakarrak, aluminiozko tutuak dira.

Aipatu dugun bezala, erakusketa honek, “Algodonera San Antonio” lantegian lan egin zuten emakumeen bizi istorioak kontatzen ditu. Horretarako, 8 emakumeekin bildu gara, momentu zaharrak gogoratuz. Esposizioko totem askok QR kode bat daramate emakumeen ahots eta istorioekin. Halaber, istorio guztiak biltzen dituzten hainbat katalogo txiki egongo dira erakusketan.


Bisita gidatuak

Erakusketa bere baitan ondo ulertzen den arren (nahiko dokumentazio egongo da eskuragarri) hainbat bisita gidatu antolatuko dira euskara eta gaztelaniaz. Bisita hauetan, erakusketa azaltzeaz gaindi, hainbat anekdota eta kontu txiki era azaldu dira. Hauek izan dira datak:

  • Uztailak 7, asteazkena, 12etan
  • Uztailak 21, asteazkena, 12etan
  • Uztailak 28, asteazkena, 12etan
  • Abuztuak 4, asteazkena, 12etan
  • Abuztuak 25, asteazkena, 12etan/18:00
  • Irailak 1, asteazkena, 12etan/18:00

* Bisita gidatu guztiak dagoeneko egin dira.

 

Unitate Didaktikoak

Aurretik, Udal Artxiboak, Berdintasuna eta Gazteria, Hezkuntza eta Partaidetza sailak “Ehun lantegiak Bergaran” unitate didaktikoa sortu zuten. Orain, gure erakusketak, hainbat bizi-istorio eta dokumentazioa gehitzen dizkio proiektu horri. Aipatutako unitate didaktikoa hemendik jaitsi daiteke: https://sites.google.com/view/ehunlantegiakbergaran

 

Hitzaldiak

Moda azkarra dela eta, pixkanaka galtzen ari dira garai bateko lanak; adibidez, ehungintza. Emakume hauek egiten zuten lana garrantzian jartzeko, eta bizimodu jasangarria sustatzeko (kontuan izan behar dugu, emakume hauek guztiz modu jasangarrian bizi zirela; arropa haien artean trukatzen zuten, oihalak behin eta berriro konpontzen zituzten...) hainbat hitzaldi proposatzen dugu. Hitzaldi guzti horietan, jasangarritasunari garrantzia emateaz gain, “Algodonera de San Antonio” lantegian haria eta oihala nola lantzen zen azalduko dugu, prozesu guztiak ondo azalduz eta emakumeen testigantzak audio edo bideo moduan jarriz.

Data: 2021eko irailaren 23an, osteguna

Lekua: Seminarixoa

Eskatu gonbidapena hemen: https://seminarixoa.eus/
Gogoratu edukiera mugatua dela.

  • 10:00etan haurrei eskainitako hitzaldia.
  • 18:00etan helduei eskainitako hitzaldia.

Hitzaldiaren grabazioa hemen ikus daiteke: https://youtu.be/0pxDr8PSIlo

 

 

Ikastaroak

Jarraian, kotoiz eginiko ikastaroak proposatzen ditugu. Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Lekua: Laboratorium

Kotoizko kala eta marrazkiak: Kala lorea egingo dugu kotoia erabiliz.
Adina: 6-12 urteko pertsonak
Materiala: Kotoizko diskoak, makilatxoak, guraizeak, kola, egurrezko makilak
Eguna: 2021.09.25, larunbata
Ordua: 10:30 - 13:30
Izena eman eskaera-orri honetan

 

Ikusi erakusketen historikoa

Mai 28
Eka 20
Lorenzo Ascasibar erakusketan
Lorenzo Ascasibar eta emaztea erakusketan
Lorenzo eta familia erakusketan
Lorenzo Ascasibar eta Jesus Arregi
Udala eta Lorenzo Ascasibar
Lorenzo Ascasibar, alkatea, Rosa errazkin, Miguel okina eta Josu Okina

Lorenzo Ascasibar. Eskultorea atzerabegirakoan

Erakusketa

Laboratorium museoak Lorenzo Ascasibar elgetar eskultorearen inguruko erakusketa prestatu du, eta Aroztegi aretoan ikus daiteke ekainaren 20 arte. Erakusketa hau Udalak artistari egingo dion omenaldiarekin bat dator, eta Miguel Angel Elkoroberezibarrek Lorenzoren inguruan idatzitako liburuaren aurkezpenarekin: Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor.

XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultura figuratiboaren adierazgarririk handienetakotzat hartzen dena, ezezaguna da publiko orokorrarentzat.

Gai, tratamendu eta material sorta zabal bateko 700 lan baino gehiago egin zituen Lorenzo Askasibarrrek. Zehaztasun handienarekin eta teknika figuratiboa menderatzen duen eskultoretzat har daiteke. Askasibar bera, Higinio Basterra, Ricardo Iñurria, Joaquín Lucarini, edota Nemesio Mogrobejoren garaiko klasikoetako azkena da.

Erakusketa honetan, bere ibilbide artistiko osoko lanak bildu ditugu, hainbat formatu eta materialetan eginak, baita Estatu Batuetan egindako lan publikoaren zati baten argazkiak ere. Laburbilduz, bere ekoizpen emankorraren laburpen antologiko duzu.

Inaugurazioa maiatzaren 28an izan genuen, Aroztegin bertan.

Gainera, ekimen honetan hasiera-hasieratik parte hartu duen herritarren lan taldeak bisita gidatuak eskaintzen ditu San Pedro elizan Lorenzo Askasibarren Pietatea ezagutzeko. Asteartean, ostegunean eta larunbatean egongo da norbait elizan bisitariei azalpenak emateko. Honi buruzko egutegia galde daiteke Aroztegira deituta.

 

 

Mar 4
Mai 30
Emakume baten akuarela
Inaugurazioa
Inaugurazioa
Inaugurazioa
Inaugurazioa

30 emakume ahaztezin

Erakusketa

Laboratorium Museoan aurkeztu du Bergarako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatu duen egitaraua. Egitarau horren barruan erakusketa berri hau dakartzagu, martxoaren 4tik maiatzaren 30era egongo dena irekia.

Aurkezpenean Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariak nabarmendu zuen “akuarelen erakusketa bat baino gehiago da hau. Laboratorium Museoaren izatearekin bat egiten du, izan ere, hau ez da museo soila, jasangarritasuna eta berritasuna oinarri, garapen eragile izatea baitu helburu. Eta ildo horretan, gure historian ekarpen esanguratsuak egin dituzten emakumeak ikusgarri egite horretan eragile izan nahi dugu”.

Erakusketa honen jatorria liburu batean dago, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria azaldu duenez. “Emakundek 30 urte bete zituenean, zerbait berezi egin nahi izan genuen eta pentsatu genuen gure herriko 30 emakumeren oroimena berreskuratzea eta liburu batean jasotzea. Horretarako Elena Ciordia artistak 30 akuarela egin zituen.” Liburuan jasotako akuarelekin egin da erakusketa et ibiltaria izateko jaio zen.


Akuareletan agertzen diren emakumeak askotarikoak dira, zientzialariak, musikariak, margolariak, bertsolariak, politikariak, idazleak, argazkilariak, irakasleak, kirolariak…. Gure herriko historiari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak dira, “baina gure asmoa ez da izan eremu publikoan bakarrik nabarmendu diren emakumeak omentzea. Guk erakusketa honekin 30 emakume hauen lana goraipatzeaz gain, nabarmendu nahi dugu eta omenaldi bat egin nahi diegu hain publikoak eta hain ikusgarriak izan ez diren beste lanetan ibili diren emakume guztiei. Gure gizarterako guztiz beharrezkoak eta funtsezkoak diren lanak egin dituztelako eta ez dutelako jaso merezi zuten aitortza publikoa”, esan du Emakundeko zuzendariak.

Beste hainbat emakumeren izenak jasotzeko proposamena ere egiten da erakusketan. Panel bat dago bisitariek beste hainbat emakume ahaztezinen izenak, argazkiak, istorioak ekarri ditzaten. Ez bakarrik erakusketara, sare sozialen bitartez ere egingo da izenen jasotze hori #emakumeahaztezinak #mujeresinolvidables traolaren bitartez.

Urr 30
Urt 24
Aretoa jenderik gabe
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Mari Cruz Gonzalo, Ekaitz Aranberri eta Rosa Errazkin
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Juan Martin Elexpuru, Xabier Aizpuru, Juan Antonio Iturbe eta Iñaki Esparza
Prentsaurrekoa

Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian

Erakusketa

ERAKUSKETA LUZATU DUGU, 2021EKO URTARRILAREN 24 ARTE.


HITZALDIAK ETA BISITA EDUARDO ALFAROREKIN

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea Valladolideko Unibertsitatetik, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Parte-hartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, edo goizago, piezak ikusi museoan:

Ikusi Seminarixoaren ezaugarriak

 

URTARRILEKO BISITA GIDATUAK

Orain, Eduardo Alfaroren formatu txikiko hitzaldiak bukatu direla, bisita gidatuak antolatu ditugu, museoko teknikari batek gidatuak, data eta ordu hauetan:

  • Urtarrilak 7, osteguna
  • 5etan (en euskera). EGINDA.
  • 6tan (en castellano). EGINDA
  • Urtarrilak 8, ostirala
  • 5etan (en castellano). EGINDA
  • 6tan (en euskera). EGINDA
  • Urtarrilak 14, osteguna
  • 5etan (en euskera). BETETA.
  • 6tan (en castellano). BETETA.
  • Urtarrilak 15, ostirala
  • 5etan (en castellano). BETETA
  • 6tan (en euskera).

Oharra: goiko zerrenda hori ez da automatikoki eta berehala eguneratzen.

Zer da erakusketa hau?

Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu.

Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu.

Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.


SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA

Tierras Altas eskualdea, edo “La Sierra”, bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.

INSKRIPZIOEN TAILERRA

Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan,  Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten.

Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.

ESTELETAKO JENDEA

Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.

HISTORIA DUEN ERAKUSKETA

Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.

Aza 8
Urr 12
Naturako 90 elementu kimikoak eta hauek duten desagertzeko arriskua
Elementu kimikoen kuboak

TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak

Erakusketa


Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak honela aldarrikatuta 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (#IYPT2019) izan ere, aurten 150 urte betetzen ditu Dimitri Ivanovich Mendeleiev errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Taularen azken bertsio honetan, elementuak bakoitzaren atomoen ezaugarrien arabera antolatzen dira.

Erakusketa honetan ezagutarazi nahi dugu zenbaterainoko garrantzia izan duen Taula Periodikoaren asmakuntzak, baina, aldi berean, Elhuyar anaien aldeko omenaldia ere bada; izan ere, 1783. urtean Elhuyar anaiek wolframa isolatzea lortu zuten hemen, Bergaran, 1778. urtean, Bergarako "Seminario Patrióctico Bascongado" erakundean sortutako Laborategi Kimikoan.
 

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera

Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.


2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak

Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula

Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Eka 1
Ira 17
Biribilak mendietan erakusketaren eskuorria azala

Biribilak mendietan

Erakusketa

2019ko maiatzaren 31an, inauguratu zen 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, saroiak' Laboratorium Museoan.

Erakusketa hau '750 urte eta aurrera, Bergarako hiribilduaren aurretik' programaren barruan kokatu zen. Egilea Euskal Herriko Museoa izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzarekin, eta honen helburua izan zen kortek Euskal Herriko nekazaritzan izan duten garrantzia ezagutzera ematea. Jarduera hau Erdi Arotik datorren praktika horren gaineko ikerketa baten emaitza izan zen, hain zuzen ere, Euskal Herriko mendietan biribil formakoak diren eta tamaina handiko harri baten inguruan trazatu diren lursail berezi horiek aztertu zituena.

Bergarako kasuan, udalerriko XVIII. mendeko dokumentu garrantzitsuak gehitu zitzaizkien erakusketari. Agiri horietan azaltzen da saroeien jatorria, egitura, neurketa moduak eta mugarriak; bai eta horien tipologia, erabilera anitzak, kokapena eta historian izan duten garapena, besteak beste. Muestrak jasota ditu XVII eta XVIII. mendeetako krokis originalak, biribilei buruzko antzinako testu eta dokumentuak, kortarri edo haustarri deritzoten garaiko mugarriak eta abar. Hori guztiaz gain, airetiko argazki, kartografia, ikus-entzunezko eta panel askok hornitzen dute esposizioa.

Orriak