Urtero bezala, Bergarako Udalak jardueraz beteriko programa prestatu du Eguberrietan gozatzeko. Laboratoriumek, aurten hiru eskaintza berezi antolatu ditu:

Gabonak Bergaran eskuorria

1.-Batetik, Abenduaren 27an, OSTIRALEKO arratsaldeko 18:00etan, eta Laboratorium museoan bertan, Jordi Pereira youtuberrak erakustaldi bat egingo du. Ibizako ingeniari honek, "Ciencia de Sofá" <https://cienciadesofa.com/> bloga eta Youtube kanalak sortu zituen eta gaur egun milaka jarraitzaile ditu.  Hau da, Wolframari buruz egin zuen bideoa:

 

2.-Hurrengo egunerako, Abenduaren 28an, LARUNBATA; zientzia-tailerra antolatu dugu, Manu Hernández zientzia-dibulgatzailearen eskutik. 11:00etatik 12:30etara izango da museoan ere bai. Ezaguna da Manu gure artean, lehenago ere hemen izan baita. Bere emanaldiak, familian gozatzeko izaten dira, publiko guztiei zuzenduta.

Zientzia-tailerra familian. 2017

 

3.-Azkenik, Taula Periodikoaren inguruko erakusketara bisita gidatua egongo da. Abenduaren 28an, LARUNBATA, euskaraz izango da eta 29an, IGANDEA, gaztelaniaz, biak goizeko 11etan.

Rosa Etxaniz taula periodikoa azaltzen DBHko ikasleei

Oharrra: Aurten ez da beharrezkoa izena ematea jarduera hauetan parte hartzeko.