Hamargarren urteurreneko ospakizuna handiro ospatu du Bergarako Laboratorium Museoak

Egun berezia izan da aurreko ostiralean, irailaren 26an, Laboratorium Museoan ospatutakoa.

“10 urte zientziari ateak zabaltzen” lelopean ospatu du urteurrena museoak. Horixe izan da hasieratik museoaren helburu nagusia: gizarteari eta herritarrei zientziaren unibertsorako ateak parez pare zabaltzea. Zientzia gizarteari hurbiltzea eta gizartea zientzian murgiltzea.

Laboratorium museoa Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du.

ONDAREA ERAIKITZEN. CONSTRUYENDO CULTURA

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

2025eko egitarauak 123 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu irailaren 27tik aurrera Gipuzkoako 37 herritan eta Laboratorium museoak honako hauek antolatu ditu:

 

Bergaran gertatzen den Eguzkitze fenomeno zientifikoaren berri eman dute Ilatargi eta Lanbroa elkarteek

Zientzia aplikatuz —astronomia, geometria eta behaketa sistematikoa— lortzen den fenomenoa, azken 225 urteetan gertatu bezala, uztailaren 18an ikusteko aukera izango da Santa Marina elizan.

Zabalik da EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrean izena emateko epea

Aurrematrikula egiteko azken eguna uztailaren 21a izango da

Laboratorium Museoaren laguntza duen EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrean izena emateko epea zabalik da eta uztailaren 21a izango da azken eguna aurrematrikula egiteko. 

Zientzia eta Teknologia, Artea eta Diseinua, Osasun Zientziak, Komunikazioa edota Informazioaren Bistaratzea arloetako graduatuei zuzendutako masterra, Leioako Campusean egingo da aurrez aurreko modalitatean. Graduondokoa maila goreneko irakasleek emango dute. 

‘Estigmarik gabeko kultura’ izenpean ospatu da bigarren Gertu Kulturako elkargunea Laboratorium Museoan

Gizarte eta kultura sektorearen arteko topaketa hau Gertu Kultura ekimenarekin elkarlanean egin da

Gaur goizean ospatu da kulturaren bidez gizarte-premiei erantzutea helburu duen ‘Estigmarik gabeko kultura’ topaketa Laboratorium Museoan. Saioa gizarte-sektoreko profesionalek eta Gertu Kulturako lantaldeko profesionalek dinamizatu dute. Topaketaren ondoren Laboratorium Museoa ezagutzeko bisita bat egin da.

Bergaran ospatuko den Zientzia Jot Down 2025 lehiaketarako izena emateko epea zabalik da

«Elementu kritikoak: wolframetik lur arraroetara» lelopean Bergaran ospatuko da aurten Zientzia Jot Down lehiaketaren hamabigarren edizioa

Urriaren 3an eta 4ean ospatuko den edizio honetan, elementu kritikoen gaiaren inguruko jarduerak antolatuko dira -mahai inguruak, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.- Jot Down aldizkariko kolaboratzaileen, zientzialarien, dibulgatzaileen eta gonbidatuen parte hartzearekin.

Agavea, museoaren sarrerako bisitari berezia 10. urteurrenean

Museoaren sarrerako lorategian, harrituta uzten gaitu azken hilabeteetan protagonista bihurtu den landare ikusgarriak: Agavea; zeinak bat egin duen museoaren 10. urteurreneko loraldiarekin. Ospakizun berezi honetan ere bere lekua egin nahi izan du. Ez da kasualitatea, izan ere, Laboratorium Museoak zientzia botanikoarekin duen lotura estua da. Botanika eta zientzia, eta zientzia eta botanika ere eskutik emanda doaz eta Laboratorim Museoan, horren erakusle bilakatu da une honetan Agavea.

10. urteurrenaren harira, Eusko Legebiltzarreko bisita jaso dugu

Gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bisita izan dugu Laboratorium Museoan. Bisitaren baitan, batzordeko ordezkaritzari museoko erakusketak erakutsi dizkiegu eta gure jardunaren inguruan aritu gara.

Bisitan zehar, azken hamar urteotan Laboratorium Museoak izan duen ibilbideaz aritu gara, eta denbora tarte horretan garatu diren proiektu eta jardueren berri eman diegu. Hortaz gain, museoak gaur egun dituen erronka nagusiak eta helburu estrategikoak ere aurkeztu dizkiegu.

Laboratorium Museoak Bergarako historia jasotzen duen ‘Historium’ karta-jokoa aurkeztu du

Aurkezpena Museoen Nazioarteko Egunaren eta 10. urteurrenaren ospakizunen programaren baitan egindako ekimena izan da. Aurrerantzean museoak Bergarako ondarearen erakusle den karta joko propioa izango du.

Laboratorium Museoa zientzia eta gizarte museoa den heinean, “museoak etorkizuna eraikitzeko bitartekari aktiboak” ere badirela aldarrikatu du Rosa Errazkin museoko zuzendariak. Zientzia gizarteratzeko eta gizartea zientzian murgiltzeko zubiak dira museoak, ezagutza eskuragarria eta partekatua sustatuz.

Orriak