2019-10-02

Gaur, asteartea, Dudley Herschbach Nobel sariduna eta Maria Veltell kimikalari ospetsua izan dira Seminarixoan, DIPCk antolatutako P4k jardunaldien barruan Bergaran Laboratorium Museoak eta Udalak antolatutako Passion for Wolframium ekitaldian.

Bi adituek, DIPCeko presidente Pedro Miguel Etxenikek lagunduta, wolframioaren eta ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu dute bete-beteta zegoen Seminarixoan egindako aurkezpenean. Gainera, Goienagusi eta herriko ikastetxeetako kideek egindako galderak oso modu gertuko eta adimentsuan erantzun dituzte. Oso saio interesgarria izan da, zientzia herritar orori hurbiltzeko balio izan duena; eta gazteei mundua aldatzeko eta hobetzeko eskaera egin diena.

Herschbach oso pozik agertu da wolframioa isolatu zen udalerria ezagutzeagatik, hainbeste gazte eta herritarrekin ezagutza eta jakin-mina partekatzeagatik, eta halako harrera izateagatik.

Herschbach eta Velletek, aurkezpenaren ostean, Laboratorium Museoa bisitatu dute eta txundituta geldituta dira bertan jasotako ondareagatik.

Albiste guztiak