Escape the Museum
3 urria - 5:00 pm
€3,75

Bidaiatu 1783. urtera eta sartu misio sekretu batean
Ausartuko al zinaketa 1783. urtera bidaiatzera eta zientziaren espioi bihurtzera?
Museoak escape room erako murgiltze-esperientzia bat proposatzen dizu, eta Elhuyar anaiei lagundu beharko diezu informazio sekretua deskodetzen eta historiako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat burutzen: wolframaren deskubrimendua.
60 minutu dituzu museoko gune sekretuetan pista ezkutuak bilatzeko, mezu zifratuak deskodetzeko eta erronkaz beteriko misterio zientifiko bat argitzeko.
- 8 proba zientifiko eta interaktibo
- Mezu enkriptatuak eta kode sekretuak
- Talde lana
- XVIII. mendeko laborategiko sekretuak
- Eta… sorpresa gehiago!
Presta zaitez zientziaren benetako espioi bihurtzeko eta abentura gogoangarri bat bizitzeko!
Izen-ematea
Derrigorrezkoa 943 769 003 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikoan

