ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
ZTB JARDUNALDIAK
2026 · XI. edizioa · IKERKETA

Bergarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldiek hamaikagarren edizioa beteko dute aurten, eta ikerketa izango dute ardatz. Galderak egitetik ezagutza sortzera doan bide hori ezagutzera emango dute ZTB Jardunaldiek: nola egiten den ikerketa, nork egiten duen eta zer eragin duen gure eguneroko bizitzan.
| Xehetasunak | |
|
|
Data Urriaren 30etik azaroaren 15era, 2026 |
|
|
Kokalekua Bergarako hainbat gune (ikus egitaraua) |
|
|
Sarrera Sarrera librea. Jarduera askotan izena eman behar da; begiratu egitaraua. |
AURTENGO JARDUERA NABARMENAK
(HI)! Ikerlari — Gazte Ikerlarien I. Forum Zientifikoa BERRIA
Azaroak 11, 12 eta 13 · UNED eraikina
Bailarako ikerlari gazteen poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak eta hitzaldiak.
Erakusketa
Urriak 30 – azaroak 15 · Aroztegi aretoa
«Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak»
Herritik ezagutza, jarduera eta berrikuntza sortzen duten enpresen ekarpena. Enpresarek antolatua. Inaugurazioa urriaren 30ean, 18:00etan, ZTB Jardunaldien irekierarekin batera.
Barnetegi teknologikoa
Azaroak 5 · 9:00-14:00 · Miguel Altuna LH
«Adimen artifizialeko laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira»
Jardunean dauden enpresa eta profesionalentzat.
Bakarrizketa zientifikoak
Azaroak 5 · 18:30 · Seminarixoa
«Wolfram Txinpartak»
Zientzia eta umorea uztartzen dituzten bakarrizketak, euskaraz. Zientzia bai, algarak ere bai!
Tailerra
Azaroak 11 · 14:30-16:30 · Irizar jauregia
«Adimen artifiziala, merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun»
Sektore horietako negozioentzat.
Zer da ZTB?
Bergarako ZTB Jardunaldiak erreferentziazko gune bihurtu dira, zientzia, teknologia eta berrikuntza herritarrengana modu dinamiko, irisgarri eta parte-hartzailean hurbiltzeko. Helburua argia da: diziplina horiekiko interesa piztea, eta gure eguneroko bizitzaren funtsezko parte direla erakustea.
Erakundeen, adituen eta eragile anitzen lankidetzari esker, ZTB Jardunaldiak urtez urte hazi eta berritu dira, proposamen, formatu eta gai berriekin. Mundua ezagutzatik ulertzeko gonbita dira, eta gizarte berritzaileago eta kritikoago baten parte izatekoa.
Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Laboratorium Museoa.

