ZTB aurkezpena
ZTB logoa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza -ZTB jardunaldiak aldatuta datoz 2022an. Urrats berri bat egingo dugu, eta udazkenean egin ohi ditugun jardunaldien barruan egiten dugun lana eta ekarpena urte osora zabalduko dugu. Eta jardunaldiak zientziaren astearen testuinguruan egingo ditugu, baina aste betera mugatuta. Eta horrela indartu egingo dugu zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren dibulgazio lana.

Agerraldia egin du Letek, Laboratorium Museoko arduradun Rosa Errazkinek, Miguel Altuna LHIIko LHLko teknikari Oihana Garmendiak eta Bergarako Udaleko Sustapen Ekonomikoko teknikari Marije Unamunok lagunduta.

Gogorarazi dute Bergarak historian zehar zientziarekin eta haren dibulgazioarekin lotura handia izan duela. Ez da inoiz haria eten, bidean aldaketak egin badira ere. 2015an, Laboratorium Museoa sortzearekin batera, hasi zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen, IKT asteari erreleboa hartuz.

Aldaketa egin izanaren arrazoia azaldu du Letek. Gure etorkizuna zientzia, teknologia eta berrikuntzari lotuta egongo denaren zalantzarik ez dugu eta horregatik, bultzada eta indartze berezia eman nahi zaio kultura zientifikoaren dibulgazioari.

Programa anitza

“... ZTB jardunaldiak azaroaren 3tik 10era bitartean egingo dira. Eta konbentzituta gaude askotariko eragileek eta profesionalek egiten dituzten ekarpenei etekin handiagoa aterako diegula”, gehitu du Laboratorum Museoko arduradun Rosa Errazkinek.

Ezezaguna da askotan, baina eragin zuzena dute gure bizitzetan zientziak, teknologiak eta berrikuntzak, eta horregatik, beharrezkoa da jende guztiari zientzia gerturatzea, nolabait “zientziaratzea”, 2021.urteko jardunaldietan esan bezala. Beste jarduera batzuk espezialistei zuzendutakoak izango dira.

Horretarako, ohi bezala, askotariko diziplinak landuko dira, formatu anitzetan, publiko desberdinari bideratuta, eta erakunde zein eragile desberdinen eskutik. Elkarlana baita jardun honen zutabe garrantzitsuetako bat.

Zientzia, teknologia eta berrikuntza ardatz hartuta, formazioa eta dibulgazioa askotariko esparruetatik landuko ditugu: Aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak, barnetegi teknologikoa, Wolfram Encounterra...

Epe laburrean datozenak, esaterako, fisika esperimentuak, Laboratorium Museoko udako eskaintza, Steam Koin (Steam komunitatea indartuz), Migel Altuna Institutuan.

Dibulgazio lehiaketa

Horietako bat da, dagoeneko martxan dagoena, zientzia dibulgatzeko Jot Down lehiaketa. Bigarren aldia da Laboratorium Museoak ekimena sustatzen duena. Zientzia ez-profesionalentzat eskuragarriagoa egin behar dela, eta zientzia horrek duen garrantziaz jabetu behar dugula aldarrikatzen dugu ekimen horren bitartez ere. Eta horregatik da hain garrantzitsua dibulgatzaile zientifikoen lana. Lan hori, baina, ez da beti saritzen, eta horregatik sortu zen Jot Down lehiaketa.

Lau sari ematen dira, horietako bat zientzia-ilustrazioari dagokiona, Laboratoriumek ematen duena. Dakizuenez, arlo horretan, zientzia-ilustrazioan beste ekarpen batzuk egiten ditugu, esaterako EHUren gai horri lotutako masterrean laguntzen. Maiatzaren 15ean amaituko da bertan parte hartzeko epea, eta ekainean egingo da sari banaketa.

Hezkuntza eskaintza

Hezkuntza eskaintzaz aritu da Oihana Garmendia, Miguel Altuna LHIIko LHLko teknikaria. Gazteei begirako hainbat ekimen egingo dira. “Hezkuntzarako proposamen osatua egin dugu elkarlanean. Honela, ikasleek hitzaldiak jasoko dituzte adituengandik, tailerrak eta aurkezpenak  adibidez, baina are garrantzitsuagoa eta emankorragoa iruditzen zaigu haiengana hurbiltzeko bestelako ekitaldiak egitea. Hala nola, MAI Miguel Altunatik eskainitako STEAM-KOIN – STEAM komunitatea indartuz. DBH3 ikasleei zuzenduta. SCAPE ROOM Teknologikoa LH5 eta LH6 ikasleei zuzenduta”.

Wolfram encounter

Azaroan egingo diren jardunaldietako ekimen bat ere aurreratu eta nabarmendu dute, izan ere, indartu egingo da aurten, Marije Unanumo Bergarako Udaleko Garapen sozio-ekonomikoko teknikariak azaldu du. Wolfram encounterraz da. Aurten, Maijoku eta Game Erauntsia taldeen arteko elkarlanarekin gauzatuko baita.

Euskara bideo-jokoen munduan

“Bien artean euskara bideo-jokoen munduan ere murgilduta dagoela erakutsiko da ekimen ezberdinekin: Hitzaldi bat, Game Erauntsia komunitatea ezagutzeko eta euskarak bideojokoen arloan bizi duen egoera aztertzeko; Lol txapelketa online, finala aurrez aurre jokatuko da; eta Minecraft-en Bergara eraikiko dute parte-hartzaileek”.

 

ZTB jardunaldien web-gunera joan