Throughout the year the Laboratorium Bergara museum organizes a series of activities, aimed at people from different fields, and different ages and interests.
Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak
Hitzaldia
Industrian emakumeek duten papera eta sektore anitzago eta inklusiboago baten aldeko erronkak aztertzeko.
Enpresarerekin elkarlanean.
Olaso Dorrearen bisita gidatua
Jarduera
Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.
Ordua:
- 12:00 euskaraz
Prezioa: Tarifa kontsultatu
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
San Pedro elizara bisita gidatua
Jarduera
Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia.
Prezioa: 5,55 euro
Ordua:12:00etan
Hizkuntza:Euskera
“Naturaren sekretua” dokumentala
Jarduera
Saio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren Sekretua dokumentala ikusi ahal izango da. Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritoaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.
Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Rosa Errazkinekin, Laboratorium museoko zuzendaria.
Ordua: 10:00
* Goienagusi Kultur Elkarteak, Laboratorium Museoak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC), eta EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak antolatuta.
Emakume Zientzilarien Lehiaketaren sari banaketa
Jarduera
Ordua: 11:30
San Pedro elizara bisita gidatua
Jarduera
Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia.
Prezioa: 5,35 euro
Ordua:12:00etan
Hizkuntza:Euskera
Olaso Dorrearen bisita gidatua
Jarduera
Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.
Ordua:
- 12:00 euskaraz
Prezioa: Tarifa kontsultatu
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Lorategi historikoen bisita gidatua
Jarduera
Herri barruko naturgune babestuetatik ibilbide gidatua egingo da. Lorategi historikoek duten ondarea eta horrek ingurune jasangarri batean duen eginkizun garratzitsua ezagutzeko aukera eskainiko da. Kultur-trukeak ondarea eraikitzeko gai diren erakusleiho biziak dira; izan ere, espezie asko, gaur egun babestuta daudenak, iraganeko beste kontinente batzuetara egindako bidaien emaitza dira.
Ordua: 11:00-12:00
Hizkuntza: Elebitan
Prezioa: Doako jarduera, Laboratorium Museotik abiatuta
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Zientzia Sukaldean
Jarduera
Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabekoak dira, baina haietaz jabetzeko ondo behatzen ikasi behar da. Begirada berezi hori izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Zientziak egunerokoan duen rola.
Ordua: 11:00-12:00
Hizkuntza: Euskaraz
Prezioa: Doako jarduera
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Laboratorium Sekretua online lehiaketa
Jarduera
Zientzia tresnak ezagutzeko online joko bat da. Pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, parte hartzaileek museoko instrumentuak identifikatu eta haien erabilera ulertuko dute. Logika, intuizioa eta jakin-mina oinarri, parte hartzaileak zientzialari bihurtuko dira pantailaren beste aldean.
Ordua: Egun osoan zehar
Prezioa: Doakoa
Hizkuntza: Elebitan
Non: Laboratorium Museoan (museoaren ordutegian) edo online
Online jokoa: https://laboratorium-sekretua.eus/
- Plaza mugatuak: izena ematea beharrezkoa da (943 76 90 03 // laboratorium@bergara.eus)










