ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · 2024KO AZAROAREN 5ETIK 2025EKO OTSAILAREN 16RA
THE BLACK BOX

Adimen artifiziala ulertzeko gakoak
Laboratorium Museoak adimen artifizialaren inguruko modulu berri bat ireki du: THE BLACK BOX. Esperientzia interaktibo eta hezigarri honek adimen artifizialaren mundura hurbiltzen ditu bisitariak. Kuboak lau alde ditu, bakoitzak gure errealitatearen alderdi garrantzitsu bat jorratzen du: eguneroko bizitza, industria, gizartea eta etika. Modulu honen bidez, bisitariek adimen artifizialaren eraginari eta bere etorkizunari buruz ikasiko dute lau ikuspegi ezberdinetatik.
Adimen artifiziala gero eta integratuago dago gure eguneroko bizitzan, eta garrantzitsua da gizarteak ikuspegi zabala eta kritikoa izatea gaiari buruz.
Modulu honen bidez, adimen artifiziala sortzen ari den eta etorkizunean sortuko dituen hainbat dilema eta galderari buruz hausnartzeko aukera izango dugu. Laboratorium Museoak, ezagutza eta berrikuntzaren sustatzaile gisa, gaiari buruz sakonago hausnartzeko aukera eskaintzen du.
irudi galeria



