ALDI BATERAKO ERAKUSKETA · 2024KO AZAROAREN 5ETIK 2025EKO OTSAILAREN 16RA
THE BLACK BOX

Adimen artifiziala ulertzeko gakoak
Laboratorium Museoak adimen artifizialari buruzko modulu berri bat inauguratu du: THE BLACK BOX. Esperientzia interaktibo eta hezitzaile bat da, adimen artifizialaren mundura hurbiltzen gaituena. Kuboak 4 alde ditu, eta bakoitzak gure errealitateko gai garrantzitsu bat lantzen du: eguneroko bizitza, industria, gizartea eta etika. Moduluaren bidez, bisitariak adimen artifizialaren eragina ezagutuko du, eta bere etorkizuna lau ikuspegitatik ulertzeko aukera izango du.
Adimen artifiziala gero eta integratuago dago gure eguneroko bizitzan, eta garrantzitsua da gizarteak ikuspegi zabala eta kritikoa izatea gaiari buruz.
Modulu honen bidez, adimen artifizialak gaur egun planteatzen dituen eta etorkizunean planteatuko dituen dilema eta zalantza ezberdinen inguruan hausnartzeko aukera izango dugu. Laboratorium Museoak, ezagutzaren eta berrikuntzaren sustatzaile gisa, gai honen inguruan gogoeta egiteko aukera eskaintzen du, eta horrela, adimen artifizialari buruzko ulermen sakonagoa eskuratzeko bidea zabaltzen du.
irudi galeria



