Hurrengo ekitaldiak

Uzt 1
Urr 11

Automatak: mekanismo magikoak

Erakusketa

 

Uztailaren 1etik urriaren 11arte, ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri batera "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketarekin gonbidatzen zaituzte Laboratorium Museoak. Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreek animatua, ingeniaritzaren maisulan bat da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira garamatzana.

XIX. mendearen erdialdetik XX. mendera arte, Erdialdeko Europako erloju-maisuek izaki mekaniko horiek sortu zituzten ikusleak txunditu eta entretenitzeko. Garai batean elitearen entretenimendua izan ziren mirari horiek, gaur egun mugimendu zehatz eta xarmagarriei bizia eman zieten artisau-trebetasuna eta asmamena berraurkitzera gonbidatzen gaituzte. Bilduma honetako pieza bakoitza giza asmamenaren eta jakin-mina sortzeko eta eguneroko monotoniatik ihes egiteko nahiaren testigantza da.

Lagun gaitzazu eta ikus ezazu mekanika eta artea nola elkartzen diren engranaje eta palanka dantza batean, mugimendu bakoitzaren atzean ezkutatutako magia azaleratuz. Ezagutu ezazu automaten mundu harrigarria eta disfrutatu teknologiaren aitzindari hauek!

 

Bisita gidatuak aurrez aurretik erreserbatuta.

 

Ira 20
Abe 31

Zientzia Sukaldean

Jarduera

Zientziarekin ondo pasatzeko aukera!

Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabe gertatzen dira, baina haietaz jabetzeko ondo behatzen ikasi behar da.
Begirada berezi hori izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ikusiko ditugu, zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Kimika dibertigarria dela ikusiko duzu!

IRAUPENA: 60 minutu

Asko eskatzen den ekintza da.

HIZKUNTZAK: Euskara //  Gaztelania 

NORENTZAT?: Familiarra // Publiko guztiak

Atsedenaldirik gabeko jarduera.

EZAUGARRIAK:

- Autism friendly

- Arrakasta gazteen artean

- Oso bisuala

- Sentsoriala

- Apustu ziurra

 

IZENA EMAN 

Non: 
Laboratorium museoa
Urr 13

HISTORIAREN JARIOA: KULTURA ETA URAREN BIDEAK BERGARAN

Jarduera

4 km inguruko ibilbidea (2 ordu) Ibilaldia ia erabat laua da. Hasieran, jaitsiera-tarte txiki bat dago, eta erdialdean igoera-tarte bat.

Ibilbide liluragarria non baliabide hidrikoen eta gure eskualdeko garapen kulturalaren arteko lotura aztertuko dugun. Txango gidatu honek Loidi-Pagola inguru bitxira eramango gaitu. Natur interes handiko eremua da, eta balio ekologiko nabarmena duten habitatak eta espezieak daude bertan.

Bidean zehar, truke historikoek, gizakiek zein naturalek, Bergarako kultura-ondarea nola eratu duten ikusiko dugu. XIX. mendean, Bergarako Udalak asmo handiko proiektu bati ekin zion ura Pol-Pol ingurutik herriraino bideratzeko. Obra horrek, biztanleen eguneroko bizitza eraldatzeaz gain, komunitatearen garapen kultural eta soziala ere bultzatu zuen.

Txangoan zehar, biodibertsitatearen garrantziaz eta historian zehar kultur elkartrukeetan natur baliabideak nola izan diren erabakigarriak ikasiko dugu. Natura eta kultura nola elkartzen diren ikusiko dugu, gaur egun ere gure nortasun kolektiboa aberasten duen ondarea sortuz.

Zatoz eta parte hartu denboran eta paisaian zehar bidaia honetan, non urrats bakoitzak Bergaran moldatu dituzten "Kulturaren Bideak" erakusten dizkigun. Ikus dezagun nola ura, hari gidari gisa, funtsezko motorra izan den gure kultura-ondarea eraikitzeko.

 

HIZKUNTZA: Euskara

ELKARGUNEA: Gorla, Ituberriko kantinan

EGUNA eta ORDUA: urriaren 13an, 10:30etan

PREZIOA: 2 euro

Plaza mugatuak

Urr 15
Urt 31

Emakume zientzialarien lehiaketa III edizioa

Jarduera

LEHIAKETA

Lehen Hezkuntzako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-proiektu bat da, otsailaren 11ko ekimenaren barruan kokatua, eta honako helburu hauek ditu: emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa ematea, bokazioak sustatzea eta genero-arrakala ixten laguntzea.

OINARRIAK

  1. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lanak taldekoak izango dira (gehienez bost pertsona talde bakoitzeko), eta talde bakoitzeko bideo bat onartuko da.
  2. Bideo bakoitza emakume zientzialari bakar bati buruzkoa izango da.
  3. Izena emateko
  4. Bideoen iraupena gehienez 2 minutukoa izango da, eta edukian honako gai hauek jaso behar dira: Biografia, Testuinguru historikoa, Lorpenak eta ekarpenak, eta  Lidergoari buruzko gogoeta pertsonala.
  5. Bideoak laboratorium@bergara.eus helbidera bidaliko dira, talde bakoitzaren kide guztien izenekin.
  6. Bideoak egiteko edozein ikus-entzunezko teknika onartuko da: diapositibak, hitzaldia, animazioa, aktoreekin antzeztea, etab.
  7. Bideoak entregatzeko azken eguna hau da: 2025eko urtarrilaren 31.
  8. Talde sarituari diploma eta pack-oparia emango zaizkio. 
  9. Onartutako bideo guztiak museoan, webgunean eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira.
  10. Epaimahaia Bergarako Udaleko Laboratorium  museoa, Berdintasuna, Komunikazioa, Garapen zerbitzua eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako kideek osatuko dute.
  11. Sariak 2024ko otsailaren 9an banatuko dira. Ekitaldiaren ordua museoaren web-orri, Facebook, Twitter eta Instagram bidez komunikatuko da.
  12. Bideoak museoaren funts dokumentalean gordeko dira, eta sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan erabili ahal izango dira, haien egileak adieraziz.
  13. Jarduera honi ekiteak bere oinarriak onartzea dakar. Sortzen diren zalantzak lehiaketaren taldeak argitu eta erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.

14: Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatu dira, lehiaketa gauzatu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.

 

IZENA EMAN

Nori zuzendua: 
LH 5 eta LH 6 ikasleak
Non: 
Laboratorium museoa
Urr 19

BIDE ZIFRATUAK: WOLFRAMAREN BIDAIA

Jarduera

Espioitza zientifikoko abentura zirraragarri batean murgildu "Bide zifratuak: Wolframioaren bidaia" ekintzarekin. Bidaia honetan, Juan Jose Elhuyarren tankerako espioi bihurtuko zara, Europatik Bergaran zegoen bere anaia Faustori zifratutako informazioa bidaltzen baitzion. Elhuyar anaiek wolframa elementu kimikoa aurkitu zuten elkarrekin. Zientzia, historia eta abentura lotzen ditugu, lankidetzak eta ezagutza-trukeak aurkikuntza handiak eragin ditzaketela erakutsiz. 

HIZKUNTZA: Euskara

ELKARGUNEA: Laboratorium museoa

EGUNA eta ORDUA: urriaren 19an, 11:00etan

PREZIOA: 3 euro

IZENA EMATEKO: 943769003 // laboratorium@bergara.eus

Urr 20

HISTORIA HANDIKO LORATEGIAK: IRAUNKORTASUNAREN ALDEKO IBILBIDEA

Jarduera

Herri barruko naturgune babestuetatik ibilbide gidatua egingo dugu. Lorategi historikoek gordetzen duten ondarea eta horrek ingurune jasangarri batean duen eginkizun garratzitsua ezagutzeko aukerarekin. Kultura-trukea ondarea eraikitzeko gai den erakusgarri bizia dira; izan ere, espezie asko, gaur egun babestuta daudenak, iraganeko beste kontinente batzuetara egindako bidaien emaitza dira. 

HIZKUNTZA: euskara / gaztelania

ELKARGUNEA: Laboratorium museoa

EGUNA eta ORDUA: urriaren 20an, 11:30etan

PREZIOA: 2 euro

IZENA EMATEKO: 943769003 // laboratorium@bergara.eus

Urr 26

ZIENTZIA ETA ARKITEKTURA KONEKTAZEN

Jarduera

Murgildu zaitez hirigune historikoan zehar ibilbide liluragarri batean, mendeetan zehar aurrerapen zientifikoen eta garapen arkitektonikoaren arteko erlazio sakona ezagutzeko.

Arkitektura bilakaera zientifikoaren lekuko mutua izateaz gain, garai bakoitzeko ezagutza eta teknologien isla ere izan dela aztertuko dugu. Gure ibilbideko geldialdi bakoitzak aurkikuntza, asmamen eta sormen istorioak erakutsiko dizkigu.

 

HIZKUNTZA: Euskara // Gaztelania

ELKARGUNEA: Laboratorium museoa

EGUNA eta ORDUA: urriaren 26an, 12:30etan

PREZIOA: 2 euro

IZENA EMATEKO: 943769003 // laboratorium@bergara.eus

 

Urr 27

JAKINDURIAREN ESPLORATZAILEAK: BIDAIA ZIENTIFIKOA LABORATORIUM MUSEOAN

Jarduera

Sar zaitez abentura zientifiko zirraragarri batean kimikaren eta fisikaren mundu liluragarria ezagutzeko, eguneroko elementuak erabiliz egindako esperimentu praktiko eta dibertigarrien bidez. Kontzeptu zientifikoak modu praktikoan eta eskuragarrian lotuko dira, inguratzen gaituen munduak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzeko.

HIZKUNTZA: Euskara

ELKARGUNEA: Laboratorium museoa

EGUNA eta ORDUA: urriaren 27an, 11:00etan

PREZIOA: 2 euro

IZENA EMATEKO: 943769003 // laboratorium@bergara.eus