Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Bergara ezagutzeko bisita gidatuak

23 abuztua

Abuztuan zehar, igande eta jai egunetan, 12:00etan,  hiru bisita gidatu eskainiko dizkizugu eta zuk gustuko duzun hura aukeratu dezakezu, Laboratoriumek eta bere inguruak gordetzen dituen ezkutuko altxorrak ezagutzeko.

  • Laboratorium Museoa
    Museora bisita gidatua zientziaren sekreturik handienak bertatik bertara ezagutzeko: bildumak, istorioak, historia eta… askoz gehiago.
  • Bergara Monumentala
    Bisita gidatu honetan, Bergarako hirigune historikoan zehar murgilduko zara, bere eraikin enblematikoak, plazak eta elizak ezagutuz. Bergarako txoko historikoak iraganetik etorkizunera.
  • Lorategi Historikoak
    Bergarako natura eta paisaia ondarea ezagutzeko ibilbide gidatua.

Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak bisita mota eta hizkuntza (euskara edo gaztelania) aukeratuko ditu.

Izen-ematea

Derrigorrezkoa 943 769 003 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikoan

Ezagutu bisita gidatuei buruzko informazio eta xehetasun guztiak

Xehetasunak

Other

Público
Publiko orokorra