Bisita gidatua · Wolframaren memoriak: zientzia, industria eta gatazka
16 urria

Wolframari eskainitako erakusketa murgiltzailera bisita gidatua, Europako historian izan duen garrantzi zientifiko, industrial eta geopolitikoa deskubritzeko. Aztertuko da nola baliabide zientifiko eta industrialak ondare zaurgarri bihur daitezkeen gatazken, eraldaketa ekonomikoen eta aldaketa teknologikoen ondorioz.
Parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrez izena ematea 943 76 90 03 telefonora deituta edota laboratorium@bergara.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Prezioa: museoko sarrera



