Eklipsearen misterioak
16 maiatza
Doan

“Eklipseen misterioak”: Eguzkiaren, Lurraren eta Ilargiaren arteko lerrokatzeek sortzen duten fenomeno ikusgarri hau ulertzeko proposatutako jarduera da. Tailerrean zehar eklipseak zergatik gertatzen diren, zein motatakoak dauden eta nola behatu daitezkeen modu seguruan ikasiko dugu. Gainera, maketa eta azalpen errazekin, itzalek eta argiak sortzen duten ikuskizun kosmikoa hobeto ulertzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Izen-ematea
Derrigorrezkoa 943 769 003 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikoan
